4/2019 FORU LEGE DEKRETUA, urriaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri batzuk onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako onetsi zuen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginak graduari dagokion ordainsaria arautzen du, 16., 17., 40. eta 42. artikuluetan eta laugarren xedapen iragankorrean; bertan aurreikusten da gradua funtzionarioei ordainduko zaiela graduan gora hurrenez hurren egiteko sistema iragankor bat aplikatuta, gradu jakin baten azpitik ondoko graduan 6 urte eta 7 hilabete pasa eta gero. Ordainsari hau funtzionarioari datxekiola uste izan ohi da, eta hori dela-eta irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuak ez du ordainsari hori sartzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan ari diren administrazio araubidean kontratatutako langileek jasotzeko eskubidea dutenen artean.

Hala ere, honi dagokionez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak C-72/18 gaiari buruzko epaia eman zuen 2019ko ekainaren 20an, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak planteatu zuen prozedura prejudizialean. Prozedura honek aintzat hartzen zuen Aldi Baterako Lanari buruzko Esparru-akordioaren 4. klausularen interpretazioa (akordio hau 1999ko martxoaren 18an izenpetu zen, eta Kontseiluaren 1999ko ekainaren 28ko 1999/70/EK Zuzentarauaren eranskinean dago; zuzentaraua Europako Sindikatuen Konfederazioaren –CES–, Europako Erkidegoko Industrien Batasunaren –UNICE– eta Enpresa Publikoen Europako Zentroaren –CEEP– arteko Aldi Baterako Lanari buruzko Esparru-akordioaren gainekoa da). Epaiaren ondorioa da gradu-ordainsariaren eskubidea karrerako funtzionarioentzat gordetzeak, administrazio araubidean kontratatutako langileak bazter utzita (osagarri hori jasotzeko baldintza bakarra delarik zerbitzuan denbora jakin bat aritu izana), Europaren aipatu araua hausten duela.

Epai horren edukia ikusirik, eta bertan ezartzen den gutxieneko antzinatasuna betetzen dutenez, administrazio araubidean kontratatutako langile asko graduari dagokion ordainsaria ordain diezaien eskaera aurkezten ari dira.

Beraz, graduari dagokion ordainsaria administrazio araubidean kontratatutako langile guztiei aitortu eta ordaintzeko, bidezkoa da irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua aldatzea (Dekretu hori Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituena da), eta gradu-ordainsaria sartzea administrazio araubidean kontratatutako langileek jasotzeko eskubidea daukatenen artean, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatuko den atzeraeragineko ondorioekin.

Halaber, bidezkoa da aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen promozioa eta prestakuntza arautzen dituen araudia aldatzea, bai Administrazio Erroaren eremuan (apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntza errazten dituena), baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ere (347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituena), halako moldez non langile hauek aipatu egoeran dauden bitartean jasotzen duten gradu-ordainsaria kalkulatuko baita prestakuntza-promozioan bete den lanpostuaren erreferentzia kontuan hartuta.

Beste alde batetik, aipatu dugun 68/2009 Foru Dekretuaren 12. artikuluak administrazio araubidean kontratatutako langileen enplegu-baldintzak arautzen ditu, eta ezartzen du funtzionarioei aplikatzen zaien araudia aplikatuko dela oporrei, lizentziei eta baimen ordainduei dagokienez, beste gai batzuen artean, zeinen artean ez baitago zerbitzu berezien administrazio egoera. Oporrei, lizentziei eta baimen ordainduei dagokienez, aldi baterako lan-kontratudunentzat ere aplikatzekoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioei aplikatzen zaien araubidea, eta hemen ere hitzarmen kolektiboak ez du berariaz aintzat hartzen zerbitzu berezien egoera, ez eta funtzionarioen kasuan aipatu administrazio egoera deklaratzeko bidea ematen duten kasuak ere; alabaina, langile hauei aplikatzekoa zaie Langileen Estatutuaren 46. artikuluak biltzen duen nahitaezko eszedentzia, zeinak ezartzen baitu lan-kontratudunek eskubidea daukatela lanpostua gordetzeko eta antzinatasuna zenbatzeko kargu publiko bat betetzeko aukeratzen badituzte, eta hori dela-eta ezinezkoa bazaie lanera joatea.

Adierazi denarekin bat etorriz, administrazio araubidean kontratatutako langileen kolektiboko kideak dira kargu publiko bat betetzeko aukeratzen badituzte, eta hori dela-eta ezinezkoa bazaie lanera joatea, baimena edo eszedentzia hartzeko eskubidea ez daukaten bakarrak, kontratua mantenduz eta antzinatasuna zenbatuz. Horregatik, beharrezkoa da kasu hauetan berariaz aitortzea ordaindu gabeko baimena hartzeko eskubidea, beren egoera kargu publiko bat betetzeko aukeratuak edo izendatuak diren gainerako langileen egoerarekin parekatzeko.

Beste alde batetik, 6/2019 Errege Lege Dekretuak Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuan eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean sartu dituen aldaketek (aldaketok jaiotza-baimenekin, bai ama biologikoarentzat eta baita beste gurasoarentzat ere, adopzio, adoptatzeko zaintza edo harrera baimenekin dute zerikusia), ekarri dute ezberdintasun nabarmenak egotea Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren eremuko funtzionarioei oro har aplikatzen zaien araudiaren eta Nafarroako Administrazio Publikoetan aplikatzen denaren artean (azken honetan aplikatzen dena bi arau hauetan dagoena da: Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, eta Otsailaren 7ko 6/2019 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina ezartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duena).

Foru araudia Nafarroako Foru Komunitateak bere funtzionario publikoen araubide estatutarioaren arloan daukan eskumen esklusiboa betez eman zen, eta hortaz, nahitaez bete behar da; beraz, jaiotzen eta adin txikikoak zaintzearen ondorioz ematen diren baimenek zehatz bete behar dituzte foru araudian ezartzen diren baldintzak. Hala ere, kontuan harturik 6/2019 Errege Lege Dekretuak indarra hartu zuenetik disfuntzioak atzematen ari direla Nafarroako Foru Komunitateko langile publikoei aplikatzen zaien araubidearen eta gainerako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaienaren artean, bidezkoa da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lizentzien eta baimenen (jaiotzen, adopzioaren, adoptatzeko zaintzaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR