4/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du plantilla organikoan sartzea gaur egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Horretarako, lehenbizi, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    OSASUN DEPARTAMENTUA

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    –Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62253 zenbakia duena.

    Profesionalen Zuzendaritza

    –Medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 67498 zenbakia duena.

    Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

    –Informatikako analistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61147 zenbakia duena.

    Nafarroako Ospitalegunea:

    –Erizainak: hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60496, 60943, 60998, 61252, 61297, 62879, 63237, 63650, 64652, 66055 eta 67909 zenbakiak dituztenak.

    –Osasun laguntzaileak* (teknikari eginkizunekin): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 62728, 64392 eta 64622 zenbakiak dituztenak.

    –Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 64634 eta 65703 zenbakiak dituztenak.

    –Erizaintzako laguntzaileak* (teknikari eginkizunekin): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 62022 eta 64713 zenbakiak dituztenak.

    –Erizaintzako laguntzaileak*: lanpostu huts bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 68394 zenbakia duena.

    –Nafarroako Ospitaleko zerbitzu orokorretako arduradunak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 65890 zenbakia duena.

    Tuterako Osasun Barrutia

    –Arlo klinikoko buruak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 64586 zenbakia duena.

    –Laguntza zerbitzuko buruak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71119 eta 71136 zenbakiak dituztenak.

    –Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 64405, 69973 eta 69974 zenbakiak dituztenak.

    –Mantentze-lanetako buruak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 64082 zenbakia duena.

    Lizarrako Osasun Barrutia

    –Analisi Klinikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63492 zenbakia duena.

    Osasun Mentala

    –Erizainak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 61218, 66298, 61671, 67446, 67534 eta 70996 zenbakiak dituztenak.

    –Erizaintzako laguntzaileak*: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62459 zenbakia duena.

    –Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61312, 61325, 62293eta 68850 zenbakiak dituztenak.

    Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    OSASUN DEPARTAMENTUA

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    –Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 71703 zenbakia duena.

    Profesionalen Zuzendaritza

    –Laneko Medikuntzako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71704 zenbakia duena.

    Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

    –Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71705 zenbakia duena.

    Nafarroako Ospitalegunea

    –Obstetrizia eta Ginekologiako Erizaintzako erizain espezialistak: hiru lanpostu huts...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR