4/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako memoria historikoaren tokien identitate grafikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak ezartzen dituen helburuetako bat aipatu tokien zabalkundea eta hedapena da.

Horretarako, legezko testu horren 15.2 artikuluak xedatzen du memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentuak ezarriko duela memoria historikoaren tokien identitate grafikoa, seinaleztapen eta hedapen ofiziala egiteko, identitate korporatiboaren arloko eta Foru Komunitateko toponimoen erabilera ofizialaren arloko araudi indardunarekin bat.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak emandako txostena ikusirik, non proposatzen baita onestea Nafarroako memoria historikoaren tokien identitate grafikoa, bai eta horren aplikazioak eta erabilerak ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilari gisa ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Identitate grafikoa onestea memoria historikoaren tokitzat deklaratutako eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatutako gune, higiezin edo aurkintzak seinaleztatzeko. Foru agindu honen eranskin gisa erantsi da.

  2. Honako hauek dira diseinuaren xehetasunak:

    –Deskripzioa: kolorezko logotipoa, Toon Around Regular letra erabilita egindako “m” grafiaren bi forma simetrikok eratua; erdian ispilu gisako banda batek bereizten ditu, eta kolore beltzeko koadro baten barruan daude. Grafiaren azpian testu elebiduna dago, horizontalki zein bertikalki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR