4/2018 FORU DEKRETUA, otsailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzak, Nafarroako Ospitaleguneko sukalde zerbitzuen itzulketa prozesuaren gaineko epaiak ikusirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla aldatzea proposatzen du, aipatutako epaietan ezarritakoa jasotzeko.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, burutza bat betetzeko beharkizunen aldaketa jasotzen da.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak otsailaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

    –Monitore okupazionala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3303 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia.

    –Gizarte hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3344 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia.

    –Erdi mailako teknikaria (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8331 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

    –Haur Eskolako zuzendaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3002 zenbakia duena plantilla organikoan.

    OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

    Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 1775 eta 7416 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

    Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR