4/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatzeko, hurrengo mailara pasatzeko eta titulazioa lortzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatu du. Besteak beste, aldaketa garrantzitsuak egin ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumen egituran, bai eta ikasleen ebaluazioari buruzko alderdi batzuetan ere.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuak, 2/2006 Lege Organikoaren garapena den aldetik, bere 20. artikulutik 23. artikulura, ebaluazioari, mailaz igotzeari eta titulazioari buruzko zenbait alderdi xedatzen ditu. Orobat, errege dekretu horren seigarren xedapen gehigarriak zehazten du zein diren ebaluatzeko agiri ofizialak eta zein diren haietan gutxienez bildu behar diren alderdiak.

Era berean, 2/2006 Lege Organikoaren idazketa finkatuaren garapenaren ondorioz, uztailaren 29ko 310/2016 Errege Dekretuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren azken ebaluazioa arautzen du.

Bestalde, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa ezartzeko egutegirako presazko neurriei buruzko abenduaren 9ko 5/2016 Errege Lege Dekretuak zenbait puntu zehazten ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ebaluazioari buruz.

Gainera, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretuak, 13. artikulutik 17.era bitarte, ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara igo eta haiei tituluak emateko prozesua arautu behar duten alderdi orokorrak xedatzen ditu.

Arau esparru horrek behartzen du xedapen berri bat garatzera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan aritzen diren ikasleen ebaluazioa, hurrengo mailara pasatzea eta titulazioa arautzeko. Horrek, jakina, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 18ko 217/2007 Foru Agindua indargabetzea ekarriko du.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatu, hurrengo mailara pasatu eta titulazioa lortzeko arauak ezartzen dituen foru agindu hau onesteko.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleak ebaluatzeko, hurrengo mailara pasatzeko eta titulazioa lortzeko arauak ezartzea da foru agindu honen helburua.

  2. artikulua. Ebaluazioaren ezaugarri orokorrak.

  3. Ebaluazioak helburu du ikaslearen ikasketaren emaitzak baloratzea etaparen ikasmaila bakoitzean, kontuan izanik noraino bete diren ebaluazio irizpideak eta irakasgai bakoitzaren ikasketa estandarrak. Irizpide eta estandar horiek erreferentziak izanen dira curriculumeko gaitasunak eskuratzeko. Ikasleek gaitasun horiek eskuratzea da etapako helburuak lortu ote diren zehazteko adierazle nagusia.

  4. Ikaslearen ikasketa prozesuaren eboluzioa etengabea, hezigarria eta integratzailea izanen da.

  5. Etengabea izanen da, ikasmaila osoan ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan murgilduta dagoen aldetik, eta ikasgelako eguneroko zereginetan integratua.

  6. Ikaslearen ikasketaren ebaluazioa hezigarria izanen da; irakaskuntza prozesuak zein ikaskuntzakoak hobetzeko tresna izanen da. Ebaluazioa prestakuntzarako egokia denez gero, bide emanen du, zailtasunak atzeman bezain laster, errekuperaziorako, sostengurako eta errefortzurako neurriak hartzeko, baita curriculuma egokitu eta aberasteko ere, hala behar duten ikasle guztientzat.

  7. Ikasleen ikasketa prozesuaren ebaluazioa integratzailea da. Kontuan hartu behar da, irakasgai guzti-guztietan, etaparako ezarritako helburuak eta kasuan kasuko gaitasunak lortzen direla. Nolanahi ere, ebaluazioaren izaera integratzaileak ez du eragotziko irakasleek irakasgai bakoitzaren ebaluazioa modu desberdinean egitea.

  8. Ikastetxeek bermatuko dute ikasleen eskubidea ebaluazio objektibo bat izateko eta beren dedikazioa, ahalegina eta errendimendua objektibotasunez baloratuak eta aitortuak izateko. Koordinazio didaktikoaren departamentu bakoitzeko kideek kalifikazio irizpideak adostuko dituzte, era homogeneoan neurtzeko zer maila lortu den ikasketa estandar ebaluagarrietan.

  9. Ikastetxeak ezarritako prozeduraren arabera, ikasleek eta, hala badagokie, gurasoek edo legezko ordezkariek argibideak eskatzen ahalko dituzte, eta zilegi izanen dute egindako probak, ariketak eta lanak ikustea, ikastetxean, irakasleekin batera. Irakasleek arrazoiak emanen dituzte ikaskuntza prozesuaren balorazioaz. Halaber, kasuan kasuko erreklamazioak egin ditzakete, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

  10. artikulua. Kalifikazioen eskala.

  11. Kalifikazioa ikasleari eskala baten araberako kategoria bat emateko ekintza da, betiere ebaluazio prozesuaren emaitzak kontuan hartuta.

  12. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ebaluazioaren emaitzak zenbakizko kalifikazio batekin adieraziko dira, dezimalik gabe, 1etik 10era bitarteko eskalan, eta ondokoekin batera agertuko da: Gutxiegi (G), Nahikoa (N), Ongi (O), Oso ongi (OO) eta Bikain (B), baliokidetasun hauen arabera:

    –Gutxiegi: 1, 2, 3 edo 4.

    –Nahikoa: 5

    –Ongi: 6

    –Oso ongi: 7 edo 8

    –Bikain: 9 edo 10.

  13. Gutxiegi kalifikazioa (G) negatiboa izanen da, eta gainerako laurak positiboak.

  14. artikulua. Irakasleak eta irakasle taldea.

  15. Ikasleari eskolak ematen dizkioten irakasleek osatzen dute irakasle taldea. Taldea kide anitzeko organo bezala arituko da ebaluazio prozesu osoan, tutoreak koordinaturik, eta ikasleen ebaluazio prozesua garatzeko ardura izanen du.

  16. Irakasgai bakoitzean ardura duen irakasleak erabakiko du irakasgai horretako kalifikazioa. Ikasle jakin bati buruzko gainerako erabakiak haren irakasleek hartuko dituzte adostasunez. Adostasuna ezinezkoa denean, erabakiak gehiengo soilaren bidez hartuko dira. Berdinketarik gertatuz gero, tutorearen kalitatezko botoa izanen da erabakigarria.

  17. Talde bakoitzaz arduratzen diren irakasleak, talde bakoitzaren tutoreak koordinatuta, behar bezainbeste bilduko dira ikasleen ebaluazioa baloratzeko.

  18. Era berean, talde bakoitzaren tutorea izanen da ebaluazio saioak zuzendu eta araudia betetzen dela bermatuko duena, ikasketaburuak koordinatuta. Orientazioaz arduratzen denak, bere eginkizunak betez, tutorea aholkatzen ahalko du saio horiek behar bezala garatzeko, batik bat desgaitasunagatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan.

  19. Irakasleek ikasleen ikaskuntza-prozesua, irakaste-prozesuak eta beren irakasle-lana aztertuko dituzte; horretarako, lorpenen adierazleak ezarriko dira programazio didaktikoetan. Honako hauek egon daitezke adierazle horien artean: ikasleek lortutako emaitzak, programazioa zenbateraino bete den, metodologia didaktikoaren egokitzapena, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei eta desgaitasunagatik hezkuntza premia bereziak dituztenei aplikatutako neurriak eta haiekin lortutako emaitza, elkarbizitzaren giroa, irakasleen arteko koordinazioa eta familiekiko harremana.

  20. artikulua. Hasierako ebaluazioa.

  21. Hasierako ebaluazioa ikasturtearen lehenbiziko hilabetean egin beha da tutorearen ardurapean, helburua izanik ikaslearen hasierako egoera ezagutzea eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua egokitzea haren ezaugarri, premia eta ezagutzetara. Horretarako, beharrezko informazioa bilduko da, ikasleek aurreko ikasmailan lortutako emaitzetatik abiatuta, baita foru agindu honen 8.9 artikuluan zehazten den orientaziorako aholkutik ere.

  22. Hasierako ebaluazio horrek garrantzi berezia izanen du etapako lehenbiziko ikasmailan. Lehen Hezkuntzako historial akademikoan jasotako informazioa izanen da hasteko datu objektibo bat. Ikasle bakoitzaren gaineko informazioa behar bezala pasa dadin Lehen Hezkuntzako ikastetxetik Bigarren Hezkuntzakora, zuzendaritza taldeek behar adina koordinazio ekintza antolatuko dituzte ikasturteko azken hiruhilekoan. Koordinazio horiek garrantzi berezia dute desgaitasunagatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan.

  23. Ebaluazio indibidual hori, irakasgai, proiektu edo esparruetako irakasleek eginen diete beren eskumeneko ikasleei. Ebaluazio saio baten deialdia eginen da, irakasleen taldeak aniztasunari erantzuteko kasuan kasuko neurriak hartzeko, ikasleen aurrerapen egokia bermatuko dutenak, beharrezkoak izanez gero. Hartzen diren neurriak espediente akademikoan jasoko dira. Ikaslearen tutorea arduratuko da hartutako neurrien aplikazioa kontrolatzeaz.

  24. Ebaluazio horretan, honako hauek dira irakasgai bakoitzaren erregistro akademikoa egiteko aukerak: hezkuntzaren sostengua edo errefortzua (RE), curriculumaren egokitzapen esanguratsua (ACS), curriculuma eguneratzeko plana (PAC) eta errekuperazio programa (PRE).

  25. Matrikulazioaren ikasmailako curriculum arrunta egiten duten, baina ikasketa prozesuan aurrera egiteko, hezkuntza arreta arruntaz kanpokoa behar duten ikasleei aplikatuko zaie irakasgai batean hezkuntzaren sostengua edo errefortzua emateko neurria. Hezkuntzaren errefortzuan, besteak beste, sartzeko curriculum egokitzapenak (ACA) egin daitezke baliabide material eta sartzeko baliabide arruntez kanpokoak behar dituzten ikasleentzat, bai eta curriculuma aberastekoak ere, adimen gaitasun handiko ikasleentzat, haiek ahalik eta gehien garatzeko.

  26. Curriculumaren egokitzapen esanguratsua (ACS) aplikatu ahal izateko, ikasleek hezkuntza premia bereziak izanen dituzte, baita matrikulazioaren ikasmailaren curriculumetik urruntzen den curriculum-maila bat ere. Egokitzapena zer ikasmailari dagokion, horren zenbakiarekin batera agertuko dira ACS siglak.

  27. Hezkuntza sisteman berandu sartu diren ikasleei aplika dakieke curriculuma eguneratzeko plana (PAC), curriculum atzerapena badute. Curriculum-maila zer ikasmailari dagokion, horren zenbakiarekin batera agertuko dira PAC siglak. DBHko 1. ikasmailako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR