4/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez, urteko aitorpen informatiboen zenbait eredu Nafarroako Zerga Ogasunean aurkezteko epea ezartzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Betebehar formalen eremuan, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 27.5.f) artikuluak xedatutakoaren arabera, tributudunek beren edo hirugarrenen zerga betebeharrei lotutako eta gorde beharreko liburuak, erregistroak, dokumentuak eta informazioa zerga administrazioari aurkeztu behar dizkiote, baita zerga ondorioak dituen edozein datu, txosten, aurrekari eta egiaztagiri ere. Agindu horretan ezarritakoaren arabera, erregelamendu bidez arautuko dira zerga betebehar horiek betetzeari lotutako inguruabarrak.

Bestetik, lege-testu horren 103. eta 104. artikuluetan ezarritakoaren arabera, pertsona fisiko edo juridiko guztiek, pribatuek zein publikoek, eginkizun publikoak dituzten agintariek eta nortasun juridikorik ez eduki arren unitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat osatzen duten entitateek zergen arloan garrantzitsuak izan daitezkeen datu, txosten edo aurrekari guztiak aurkeztu behar dizkiote zerga administrazioari, beren zerga betebeharrak betetzeari lotutakoak edo beste pertsona batzuekiko ekonomia edo lanbide harremanen ondoriozkoak direnak. Betebehar horiek, oro har, erregelamendu bidez zehazten diren epeetan edo banakako errekerimenduen bidez beteko dira.

Betebehar horiek ezartzen dira ekonomia, finantza eta lanbide informazioaren datuak ezinbesteko elementuak direlako zerga administrazioak zergadunen zerga-egoera behar bezala egiaztatu eta likidatzeko, eta zergadunei behar dituzten laguntza eta informazioa emateko, beren zerga betebeharrak zuzen eta garaiz bete ditzaten. Ildo horretatik, zerga administrazioak zergen arloan garrantzitsuak izan daitezkeen datuak, tributudunari berari edo hirugarrenei buruzkoak, eskuratzeko erabiltzen duen oinarrizko tresna da aitorpen informatiboa.

Horrenbestez, kontuan harturik zergen kudeaketa modernoak zerga administrazioak eskuragarri duen informazioaren kalitatea hobetu behar duela, eta horren ondorioz zergen kudeaketari lotutako kostuak murrizten direla eta zerga betebeharrak betetzea errazten dela, eta baliabide publikoak eraginkorrago aprobetxatzen direla, bidezkoa da aitorpen informatibo gehienak aurkezteko epeak egun batzuk luzatzea, tributudunek errazago bete ditzaten.

Urriaren 10eko 126/2005 Foru Dekretuak urteko aitorpen informatiboen eredu batzuk Nafarroako Zerga Ogasunari aurkezteko epea ezartzen du, eta urte bakoitzeko urtarrilean bateratu zuen aurkezteko epea, edozein dela ere erabiltzen den euskarria. Horren ondorioz, bere xedapen indargabetzailearen 2. atalak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR