4/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren autolikidazioa (411 eredua), 2014ko zergaldikoa, eta zerga horren konturako ordainketarena (410 eredua), 2015eko zergaldikoa, aurkezteko epea luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 25eko 187/2015 Foru Aginduaren bidez, 410 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa” izenekoa, eta 411 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, onetsi ziren.

Lehen xedapen iragankorrean 2014ko zergaldiko autolikidazioa arautu, eta hura aurkezteko epea 2015eko uztaila dela ezartzen du.

Bigarren xedapen iragankorrean, berriz, 2015eko zergaldiko konturako ordainketa arautzen du, aurkeztu eta ordainketa egiteko 3. artikuluan ezartzen den epea aldatu gabe. Beraz, aurkezteko epea 2015eko uztaila da.

411 eta 410 eredu horien garapen informatikoan gertatutako arazoak direla eta, ezinezkoa da eredua garaiz izatea zergadunek 2014ko ekitaldiko autolikidazioa eta 2015eko ekitaldiko konturako ordainketarena hasieran aurreikusitako epean aurkez ditzaten, hau da, 2015eko uztailean.

798 eta 799 ereduetako ordainketa-gutunak, berriz, zergadunen eskura daude jada, eta, horri esker, zergaren autolikidazioaren eta konturako ordainketaren diru-sarrerak behar bezala egin ditzakete horretarako aurreikusitako epean, 2015eko uztailean alegia.

Horregatik, komenigarria da 2014ko zergaldiko autolikidazioa eta 2015eko zergaldiko konturako ordainketarena aurkezteko epea luzatzea, horiek soilik, eta kontzeptu horien diru-sarrerak egiteko epea 2015eko uztailean mantentzea.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR