395/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordeko kideak aldatzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 9ko 486/2007 Foru Aginduaren bidez, Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea eratu zen Nafarroako Foru Komunitatean, helburua izanik erakundearen gaineko informazioaren segurtasuna kudeatzeaz arduratzea, jarraipena egitea kontrol erakundeen aholkuei eta jarraipena egitea, orobat, landa garapenerako programa gauzatzeko moduari, kudeaketa prozeduren onespenari eta erakunde ordaintzailearekin lotutako beste alderdi batzuei.

Foru agindu horri zenbait aldaketa egin zaizkio xedapen hauen bidez: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 83/2011 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Industriako, Enpleguko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 9ko 111/2012 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 27ko 119/2015 Foru Agindua, Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordeko kideen egitura aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitatean, eta martxoaren 11ko 84/2016 Foru Agindua, Batzordeari kide bat gehitzen diona.

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen, eta egitura aldaketa horrek eragina du erakunde ordaintzailearen Jarraipen Batzordearen osaeran.

Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) Nafarroako Foru Komunitatean finantzaturiko gastuak ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituen urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak ahalmena ematen dio Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, foru dekretu hori garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 9ko 486/2007 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortu zen Nafarroako Foru Komunitatean.

  1. artikulua aldatu da, eta testu hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR