39/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, “Berdinen artean” mikroipuinen II. lehiaketa, haren sariak emateko modua arautzen duten oinarriak eta 3.000 euroko gehieneko gasturako baimena (BEZa barne) onesten dituena. DDBN identifikazioa: 458684.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua arlo horretako erakunde eskuduna da, Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legean ezarritakoaren arabera, zeinak 3. atalean Gazteriaren arloko politikak lantzen baititu. Haren 27. artikuluak (“Gazteak eta kultura”) honako hau dio 1. apartatuan: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, arlo horietan eskudunak diren departamentuen bitartez eta indarra duen araudiarekin bat, gazteen kultura eta sormena sustatzeko politikak gauzatuko ditu”.

Halaber, argigarria da 27. artikuluaren 2. apartatua –f) letra–, adierazten baitu gazteei zuzentzen zaizkien kultur politika horien xedeetako bat dela “artista gazteei laguntza ematea berariazko programen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko kultur eskaintza orokorrean sartuz”.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan xedatutakoak sendotu egiten du eskumen hori, bai eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren beraren estatutuek ere (abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak), gazteriaren esparruari berariaz heltzeko.

Horrekin bat etorriz, abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak onetsitako NKGIren Estatutuek, Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Atalak dituen eginkizunei buruzko 24.d) artikuluan, honako hau diote hitzez hitz: “Gazteen kultur sormena eta artean duten parte-hartzea bultzatzea ekintza hauen bidez: dirulaguntzetarako deialdiak, lehiaketak egitea...”.

Gazteriaren II. Planarekin bat, Gazte Txartelaren programaren bitartez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bigarren urtez egin du mikroipuinen lehiaketarako deialdia, gazte nafarrei zuzendua, hau da, Nafarroan bizi diren eta 14tik 30 urtera bitarte dituzten gazteei. Lehiaketa hau 2019an eginen da eta helburu nagusia du banakoaren garapenarekin, garapen kolektiboarekin eta aniztasunaren errespetuarekin zerikusia duten ekintzak gauzatzea.

“Berdinen artean” izeneko lehiaketa honen gaiak berdinen arteko harreman afektibo-sexualak dira: berdintasunezko harremanak, ekitatea, diskriminazioa, afektibitatea, mikromatxismoak, botere-borrokak, independentzia, prozesu emozionalak, hurbilketak aniztasunean, ahalduntzea, autokontrola, maitasuna, komunikazioa, harremanetako rolak eta estereotipoak, sare sozialen erabilera.

Hauek dira lehiaketaren helburu nagusiak:

–Aztertzea gazteriaren ingurua, eta berdinen arteko jokabideak, jarrerak eta harremanen espazioak.

–Berdintasunezko harreman osasungarriak sustatzea.

–Ipuinen bidez gazteen ahotsak entzutea, protagonismoa izan dezaten gazteriaren gaineko politiken prestaketan.

Deialdia gazte nafarrentzat edo Nafarroan bizi diren gazteentzat da, 14 urtetik 30era bitarte badituzte.

Epaimahai bat eratuko da, zeinak hainbat alderdi baloratuko baititu: eskatutako gaiekiko ardura, pertsonaien sorrera, literatura-teknikaren gaineko kontrola, kontakizunaren egitura eta osaera, eta –oso garrantzitsua dena–, gaien trataera, arduren ekitateari eta berdintasunari dagokienez; literaturaren aldetik ondo idatzita dagoen mikroipuin batean, trataera horrek berdintasunari buruzko errealitate sozialean sakonduko du, eta kontakizun bat aztertu eta emanen du, gizarte eta hezkuntza eremuetan azterketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR