39/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua kide anitzeko aholku organoa da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia. Bere egitekoa aholkuak ematea da, eta maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuak, apirilaren 11ko 15/2018 Foru Dekretuak ematen duen idazketarekin, arautzen ditu bere eginkizunak, osaera eta araubidea.

Kontseilua berriki aldatu da, eta horren ondorioz, aholku organoaren kideen kopurua emendatu da, ordezkagarritasuna ere handiagotuz. Honekin batera, eta maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren 6.2 artikuluan ezartzen den agintaldia iraungi denez, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak berritzeari ekin zaio.

Maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluak arautzen ditu Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta araubidea. Artikulu horrek adierazten du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskuduna den departamentuko titularra izango dela kontseiluko burua; horretaz gain, 4.6 artikuluak ezartzen du, gainera, kontseilukide beren karguagatik ez direnen izendapena eta kargu-uztea, baita ordezkoena ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskuduna den departamentuko titularrak eginen dituela.

Beraz, aipatutakoa betez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatu die erakundeei bakoitzari dagokion kidea izan behar duen titularra eta haren ordezkoa izenda ditzatela. Denak izendatu dira bi izan ezik: Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak izendatu behar duen kidea, emakume gazteak ordezkatzeko, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak izendatu behar duena, hezkuntza-sistema ordezkatzeko. Azken horien izendapena atzeratzen da kontseiluak kidea hautatu arte.

Era berean, Nafarroako emakumeen elkarteei dagozkien kideak hautatzeko prozesua egina dago, maiatzaren 31ko 25/2018 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eman zuen, eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakume elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura ezartzen du.

Hauteskunde prozesu honetan Pirinioetako, Erdialdeko, Erriberagoieneko eta Estellerriko elkarteen hautagaitza bana aurkeztu zen, eta Iruñean eta Iruñerrian beste hiru hautagaitza gehiago aurkeztu ziren. Hortaz, ez zen hauteskunderik egin behar izan. Beste alde batetik, Tuterako eskualdean ez zen hautagaitzarik aurkeztu, eta hortaz, ordezkariak nahi erara aukeratu dira, euren aldez aurreko oniritziarekin. Ipar-mendebaldeko eskualdean ez da ordezkaririk atera, eta dagokien kide-postua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR