39/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitatean Teknika Eskultorikoen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluan jaso dira arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak, eta ezartzen da ikasketa horiek, lanbide heziketakoen antzera, erdi eta goi mailako zikloetan antolatuko direla, modulutan egituratuta. Era berean, adierazten du ikasketa horien xede nagusia dela ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatuko duena.

Foru dekretu honen bitartez, Teknika Eskultorikoen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek martxoaren 27ko 218/2015 Errege Dekretua garatzen du, hain zuzen ere Teknika Eskultorikoen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ezarri eta haren gutxieneko ikasketak onetsi zituen dekretua, arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 13. artikulua aplikatuz onetsi ere.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Teknika Eskultorikoen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretu horretan onetsi diren diseinurako jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari lotutako produkzio sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, gaitasun orokorra zein den definitzen da eta hura zehazten duten gaitasun profesionalak zein diren.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait ohar ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Ingurune hori hauek osatzen dute: goi mailako teknikariak zein lanbide esparrutan beteko duen bere lana, zein produkzio sektoretan arituko den eta zein diren bete ditzakeen zeregin eta lanpostu nagusiak.

3

  1. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den tituluaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude, eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako goi mailako hezkuntzaren esparruaren barneko mugikortasunarekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta irakatsi eta ikasteko jarduerei dagozkie.

    4

    Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi ikasmailetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Banaketa horri esker, langileak trebatzeko prestakuntza profesionaleko beste eskaintza batzuk egin daitezke. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

    5

  2. artikuluan arautzen dira Proiektu Integratua lanbide modulua garatzeko oinarrizko jarraibideak.

    6

    Sarbideei, baliozkotzeei eta salbuesteei dagokienez, 7. artikuluak heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 8. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Teknika Eskultorikoen arloko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluko heziketa zikloa amaitu eta gero, eta 9. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du (4. eta 5. eranskinetan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR