39/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 3.5 artikuluan, ezartzen du goi mailako arte ikasketak goi mailako irakaskuntzari dagozkiela. Irakaskuntza horien barruan, legearen 57. artikuluan, diseinuko goi mailako ikasketak daude.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren bidez goi mailako arte ikasketak antolatu ziren, eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuaren bidez diseinuko graduko goi mailako arte ikasketen oinarrizko edukia arautu zen.

Hori oinarri harturik, eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Agindua argitaratu zen. Hartan, diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

Foru agindu horrek, gaur egun, ez du arauketarik adierazteko nola onartu behar diren ikasleak Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetan; hortaz, komeni da arauketa bat gehitzea, aurreikusiz Diseinuko Goi Mailako ikasketak ezar daitezkeela ikastetxe horietan.

Ikusirik Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.

  1. kapituluan (Ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzea) 4 bis artikulua sartuko da, eta testu hau izanen du:

“4. bis artikulua: Ikaspostuak eskaintzea eta ikasleak onartzea ikastetxe publikoetan.

  1. –Ikaspostuen eskaintza.

    Hezkuntza Departamentuak ahalmena du bere eskumeneko ikastetxe publikoetan espezialitate eta kurtso bakoitzerako eskuragarri dauden ikaspostuen kopurua ezartzeko.

  2. –Ikasleak onartzea.

    2.1 Ikastetxe bakoitzean ikasketa hauek hasteko eskuragarri dauden ikaspostuen eskaintzan, erreserben ehuneko hauek ezarriko dira, sarbidearen arabera:

    1. Ikaspostuen %75, proba espezifikoen bidez sartzen diren ikasleentzat.

      Proba espezifikoen bidez sartzearen kasuan, lehentasuna emanen zaio kalifikazio hoberena lortu duenari Nafarroako Foru Komunitatean deitutako proba espezifikoan. Berdinketarik izanez gero, lehentasuna emanen zaio nota hoberena lortu duenari, ordena honetan: sarbide probako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR