38E/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Urdazubiko udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 108. katastro-lurzatiaren gain eragina duena, baita UE-5, AA-5, AA-6 eta AC-11 eremuen eta S2/AR1eko 2. unitatearen gain ere. Elizaldea SLk sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

73. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 38E/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Urdazubiko udal planaren aldaketa egituratzaile bat, 1. poligonoko 108. katastro-lurzatiaren gain eragina duena, baita UE-5, AA-5, AA-6 eta AC-11 eremuen eta S2/AR1eko 2. unitatearen gain ere. Elizaldea SLk sustatu du. Urdazubiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 232E/2019 Ebazpenaren bidez, aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen Urdazubiko udal planaren determinazio egituratzaileen aldaketa honi buruz. Ebazpen hori 2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena eta tramitazioan emandako gainerako txosten sektorialak ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Urdazubiko udal planaren aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 108. katastro-lurzatiaren gain eragina duena, baita UE-5, AA-5, AA-6 eta AC-11 eremuen eta S2/AR1eko 2. unitatearen gain ere. Elizaldea SLk sustatu du.

2. Adieraztea ezen, egin nahi diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratuko dituela, obrak hasi baino lehen, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetan.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR