385/2017 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria (2017) ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Giza Eskubideetako kontseilariaren urtarrilaren 26ko 50/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako Sariaren hamargarren ediziorako deialdia egin eta oinarri arautzaileak onetsi ziren.

2017ko urtarrilaren 11ko txostenean, proposatzen da “Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria” arautzen duen foru agindua onestea, eta, horretaz gainera, Tomás eta Lydia Recari García Fundazioak zuzenean ordaintzea irabazleei sari modalitate bakoitzeko hiru mila euroak.

2017ko urriaren 20an, Nafarroako gizarte zerbitzuen kalitaterako sariaren hamargarren edizioko epaia eman zuen epaimahaiak.

Ikusirik Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuak egindako txostena, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak proposatuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria, gizarte zerbitzuen erabiltzaileei laguntzeko modalitatean, ANAFE Fundazioari ematea, “Mise en place Gizartean eta lan munduan sartzeko ibilbide integratua” izeneko jardunbide egokiarengatik.

  2. Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako X. Saria, enpleguaren kalitatean edo/eta antolakundeen kudeaketaren hobekuntzaren modalitatean, Navarra ADEMNA-Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari ematea, “Arretarako banako plana kudeatzeko metodologia” jardunbide egokiagatik.

  3. Ordainketa Tomás...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR