380/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdian 40.000 euro gastatzeko baimena kentzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Politiketako kontseilariak martxoaren 9an emandako 181/2015 Foru Aginduaren bidez, familia ugarientzako 2015erako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

200.000 euroko gastua baimendu zen, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4809 231509 kontu-sailaren kargura.

Aurreikusi da ez dela bukatuko horretarako kontu-sail osoa, kontuan hartuta deialdia 2015eko urriaren 15en bukatuko dela. Bestetik, gero eta laguntza gehiago eskatzen ari dira eszedentzian egoteagatik, erantzun beharra dutenak. Familia ugariek ere jasoko dute handitze horren onura.

Beraz, proposatzen da aipatutako foru aginduaren bidez onetsitako deialdian 40.000 euro gastatzeko baimena kentzea. Horrek diru-laguntzaren xede den lerro bakoitzean aurrekontua murriztea dakar, honela:

–Gehieneko gastua murriztea, 10.000 eurotik 3.000 eurora, entzunbideko gaietan.

–Gehieneko gastua murriztea, 75.000 eurotik 50.000 eurora, optikako gaietan.

–Gastua murriztea, 15.000 eurotik 7.000 eurora, ortopedian.

Ikusirik Familiaren eta Haur eta Nerabeentzako Arretaren Zuzendariordetzaren txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 40.000 euro gastatzeko baimena kentzea eta dagokion erreserba askatzea, familia ugarientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen deialditik, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Familia ugarientzako laguntzak” izeneko 930002 94200 4809 231509 kontu-sailaren kargura.

  2. Diru-laguntzaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR