38/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 17ko 10/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko langileak kudeatzeko arauak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza 38/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 17ko 10/2014 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko langileak kudeatzeko arauak ezarri ziren. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 17an emandako 10/2014 Foru Aginduaren bidez, hainbat arau eman ziren Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko. Arau hori indarrean egondako urteetan bildutako esperientziak erakutsi du araua partez aldatu beharra dagoela, aldatuz doan gizartearen errealitateari egokitzearren.

Indarra duen arauaren arabera, mekanografia jakin behar da Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan kontratatzeko izangaien zerrendetan sartzeko, berariazko betebeharra baita. Hori frogatzeko, besteak beste, diploma edo ziurtagiri bat aurkez daiteke, ofizialki aitortutako prestakuntza zentro batek azken bost urteotan emana, ziurtatzen duena interesdunak minutuko 220 pultsazio egiten dituela. Errealitateak erakutsi du zaila dela aldi baterako kontratatua izan nahi duten izangaiek betebehar hori frogatzea. Izan ere, Nafarroan ez dago horrelako diploma edo ziurtagiriak ematen dituen prestakuntza zentro ofizialik. Gainera, baliabide teknologikoen eta tresna informatikoen erabilerak hartu du mekanografiaren ezagueraren tokia.

Hortaz, beharrezkoa da araua gizartearen errealitateari egokitzea, are gehiago kontuan hartuta laster deialdi bat egin behar dela Nafarroako Justizia Administrazioan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien lan poltsak osatzeko. Horrenbestez, minutuko 220 pultsazio egiten direla frogatzeko, ofizialki aitortutako prestakuntza zentro batek emandako diploma edo ziurtagiria aurkeztu beharrean, izangaiaren erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko da, non betebehar hori betetzen duela aitortuko baitu. Erantzukizunpeko adierazpen horrek ordeztuko ditu, halaber, mekanografiaren ezaguera frogatzeko erabiltzen ahal ziren gainerako frogabideak, orain aldatzen den arauan ezarri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR