38/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren irailaren 30eko 37/2015 Foru Agindua partez aldatzen duena, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea ordezteko araubideari dagokionez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak irailaren 30eko 37/2015 Foru Aginduaren bidez, zenbait eskumenen erabilera Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen esku utzi zen, eta hura aldi baterako ordezteko araubidea ezarri.

Ikusirik Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea ordezteko araubidea aplikatzeko orduan bildutako esperientzia, bidezkotzat jo da araubidea aldatzea, erakunde autonomoaren errealitate praktikora egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16. eta 56. artikuluetan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

  1. Aldatzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren irailaren 30eko 37/2015 Foru Aginduaren 5. artikulua. Foru agindu horren bidez, zenbait eskumenen erabilera Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen esku utzi zen, eta hura aldi baterako ordezteko araubidea ezarri. Aldaketaren ondorioz, honela idatzita geldituko da 5. artikulua:

    “5. Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, erakunde autonomo horretako zerbitzuetako zuzendariei dagokie hura ordeztea eta haren eginkizunak bere gain hartzea. Horretarako, lehentasun ordena hau ezarri da:

    1. Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

    4. Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria.

    5. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

    6. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

    7. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendaria.

    8. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Finantza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

    9. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR