38/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 11koa, apirilaren 20ko 37/2009 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoan aritzen diren irakasle eta ikertzaile funtzionarioen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarrien esleipena arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak autonomia erkidegoei esleitzen die, beren eskumenen esparruan, unibertsitateetako irakasle eta ikertzaile kontratatuen ordainsariak arautzea, eta ezartzen du autonomia erkidegoek banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarriak ezartzen ahal dituztela funtzio hauek betetzeagatik: irakaslana, irakasleen prestakuntza, ikerketa, garapen teknologikoa, ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa. Autonomia erkidegoek horretarako ezartzen dituzten mugen barruan, Gizarte Kontseiluak, Gobernu Kontseiluak proposaturik, erabakitzen ahalko du ordainsari osagarri horiek irakasle bakoitzari esleitzea.

Bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 5.i artikuluan, xedatzen du Gizarte Kontseiluaren eskumena dela Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileentzat oro har ezarritakoen gehigarri diren ordainsari kontzeptuen banakako esleipena erabakitzea, Gobernu Kontseiluak proposaturik.

Apirilaren 20ko 37/2009 Foru Dekretuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoan aritzen diren irakasle eta ikertzaile funtzionarioen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarrien esleipena arautzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 69.3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen eskaera hau jaso du: lanaldi osoan aritzen diren irakasle doktore kontratatuek banakako merezimenduei dagozkien osagarriak jasotzeko aukera izatea, bai irakaslanagatik bai ikerketa lanagatik, irakasle funtzionarioei eskatzen zaizkien baldintza berberekin.

Berdintasun printzipioa bermatzeko, zenbait eremutan funtzionarioen merezimendu berberak egiaztatzen dituzten langileek eskubidea izan behar dute merezimendu gehigarri hori konpentsatzen duten ordainsari berberak kobratzeko, eta horregatik beharrezkoa da aipatu foru dekretua aldatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanaldi osoko kontratu mugagabea duten irakasle eta ikertzaileek ere banakako merezimenduei dagozkien ordainsari osagarriak kobratzeko aukera izan dezaten, abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 55.2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat etorrita, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 11ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Apirilaren 20ko 37/2009 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR