370/2019 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 2752/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko lanpostu hutsak. Deialdi hori 2018ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 3072/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta alegazioak azterturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.

  2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR