37/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren menpeko derrigorrezkoa ez diren irakaskuntzen tarifak finkatzen dituena, 2019-2020 kurtsorako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen dituen otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, prezio publikoen bidez finantzatzen ahal diren zerbitzuak eta jarduerak zerrendatzen ditu. Horien artean daude derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten ikastetxeen zerbitzuak, beren irakaste jardueren ondorio direnak.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Derrigorrezkoa ez den irakaskuntza ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea 2019-2020 kurtsorako, zenbateko hauen arabera:

  2. –“Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala.

    –Espedienteak irekitzea: 29,30 euro.

    –Kurtso osoa: 52,80 euro irakasgai bakoitzeko.

    –Gainditu gabeko irakasgaiak: 61,60 euro.

    –Musikako irakaskuntza profesionaletan sartzeko proba: 18,50 euro.

    –Zerbitzu orokorrak: 11,90 euro.

    –Lanbide titulua eskuratzeko proba: 105,80 euro.

  3. –Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.

    –Goi mailan sartzeko probak: 61,30 euro.

    –Lehen matrikula: 18,40 euro kreditu bakoitzeko.

    –Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

    –Zerbitzu Orokorrak: 10,70 euro.

    –Ondorengo matrikulak: 25,00 euro kreditu bakoitzeko.

    –Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

  4. –Dantza eskola.

    3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Sartzeko proba: 7,50 euro.

    –Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 148,80 euro.

    3.2. Oinarrizko maila:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Sartzeko proba: 7,50 euro.

    –Oinarrizko mailako kurtso osoa: 180,60 euro.

    3.3. Erdiko maila:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Sartzeko proba: 31,40 euro

    –Erdi mailako kurtso osoa: 241,40 euro.

    3.4. Helduak:

    –Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,50 euro.

    Dantza espainiarraren kurtsoa:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

    Dantza garaikidearen kurtsoa:

    –Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

    –Irakasgai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR