36E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana. Horren bitartez behin betiko onesten da espedientea Azagrako 2. poligonoko 1.262., 67., 75., 76. lurzatien eta 77. lurzatiaren zati baten kategoria aldatzeko, orain babestu beharreko lurzoru urbanizaezina baitira, natura aldetik ustiatzeko balioaren azpikategorian, eta horren barnean ureztapenaren azpikategorian, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izan daitezen, natura aldetik ustiatzeko balioaren azpikategorian, eta horren barnean aldi baterako ureztapenaren azpikategorian. Sustatzailea Bodegas y Viñedos Fernández de Manzanos SL da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azagrako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea espedientea Azagrako 2. poligonoko 1.262., 67., 75., 76. lurzatien eta 77. lurzatiaren zati baten kategoria aldatzeko, orain babestu beharreko lurzoru urbanizaezina baitira, natura aldetik ustiatzeko balioaren azpikategorian, eta horren barnean ureztapenaren azpikategorian, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izan daitezen, natura aldetik ustiatzeko balioaren azpikategorian, eta horren barnean aldi baterako ureztapenaren azpikategorian. Sustatzailea Bodegas y Viñedos Fernández de Manzanos SL da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR