368/2015 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Urraulbeitiko udal mugapeko “Agoitz-Agoitz” zirkuitu bakuneko 20 kV-eko linea elektrikoa (Artieda-Santsoain tartea) proiekturako administrazio baimena eman, haren onura publikoa deklaratu eta proiektua onesten da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola SAU ordezkatuz, instalazio elektriko honetarako administrazio baimena eskatu zuen, baita proiektuaren onespena eta onura publikoaren deklarazioa ere:

–Ezaugarri teknikoak: zirkuitu bakuneko 20 kV-eko linea elektrikoa, Artieda eta Santsoain artean, 2.497 metro luze, 100-AL1/17-ST1A. Metalezko euskarri saretadun batean –hormigoizko batekin ordeztu beharrekoa–, 755 zenbakidunean, du jatorria, Artieda herritik hurbil, eta jadanik baden euskarri metaliko batean bukaera –metalezko egitura berritu eginen zaio–, 27.10 zenbakidunean, Irunberriko Venta de Judasen (SAT04969) (etorkizuneko “Ustaize-Nabaskoze” 20 kV-eko linea), Santsoaindik hurbil. Gainera, zerbitzutik kanpo gelditzen diren instalazioak desmuntatu eginen dira.

–Kokapena: Urraulbeitiko udal mugapea.

–Xedea: alderdi horretako hornidura elektrikoaren kalitatea eta edukiera hobetzea, Nafarroako Pirinioetako Planaren baitan.

–Aurrekontua: 77.055,01 euro.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 10eko 690/2010 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion aipatu proiektuari.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikulua aplikatuz, eskaera igorri zitzaien Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuko Zainketa Zerbitzuari, Ebroko Ur Konfederazioari eta Enagás Transporte SAUri. Enpresa eta administrazio horiek proiektuaren alde emandako txostena jasotzen du espedienteak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoa betez, instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri zen hogei egunez (2015eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an, eta egun bereko Diario de Navarra egunkarian), eta, halaber, Urraulbeitiko Udalari igorri zitzaion, eta espedientean jasotzen da ez dela erantzunik jaso hamar egun iraganda berrespenaren egunetik aurrera.

Hurrengo alegazioak hartu dira eta, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 145. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri jakinarazi zaizkio:

  1. María Nieves Beroiz Usoz andreak (Artiedako 10. poligonoko 201. eta 204. lurzatien jabea) eskatu du 10 metroko tartea gorde dadila jarri beharreko euskarriaren eta Auzalorko sakanean dauden erregistro kutxeten artean.

    Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren erantzuna azterturik, bidezkoa da alegazioa baiestea.

  2. Artiedako Kontzejuak, José Luis Eslava Elizari jaunak eta Casildo Istúriz Garde jaunak, elkarrekin, honako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR