364/2018 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten diren Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarren plazak betetzeko deialdiaren oinarriak, plaza esleitzen den egunetik 2019ko uztailaren 31ra arteko eperako, biak barne.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kirolaren Zuzendariordetzak aurkeztu duen txostenean adierazi du beharrezkoa dela Iruñeko “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitza erabiltzeko aukera guztiak ahal den gehiena erraztea. Hori horrela, deialdi bat egitea proposatu du, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzan kirolari egoiliarrentzat dauden plazen esleipena arautzeko.

Deialdi honen hartzaile nagusiak dira “errendimenduko kirolari” direla aitortzeko betebehar guztiak betetzen dituzten kirolariak.

Horrekin kirolari horien erabateko garapena erraztea bilatzen da, arrakastarik handiena lor dezaten, hala Espainia mailan nola nazioartean. Horregatik, komenigarria da aipatu instalazioak kirolarientzat dituen plazak betetzeko irizpideak eta oinarriak finkatzea.

Halaber, “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzaren plazak esleituz, kirol jardueraren eta kirolariaren ikasketen, bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko bateragarritasuna erraztu nahi da, bai eta aipatu kirol jardueraren kontrola ere. Hori guztia, noski, kirol lorpen handienak eskuratzearren.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren Gobernu Kontseiluaren 2017ko azaroaren 10eko Erabakiarekin bat (2017ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa), “Printzearen Gotorlekua” kirol egoitzako kirolari egoiliarrak ostatu kuotak ordaindu beharretik salbuetsita egonen dira, aipatu erabakiaren B ataleko (“Kirolaren eta gazteariaren egoitzak, aterpetxeak eta aterpeak”) 1. puntuan (“Kirolarientzako egoitza eta gazte aterpetxea: Printzearen Gotorlekua gazteen egoitza”) ezarritakoari jarraikiz.

Errendimenduko kirolarientzako plazak esleitu ondoren, lanpostu hutsik bada, Nafarroako klubetako kirolari amateurrekin bete daitezke plaza horiek, baldin eta, beren kirol garapena ahalbait onena izateko, Iruñean ostatu hartu behar badute. Azkenik, plaza hutsak betetzen ahalko dira Nafarroako edo Espainiako kasuan kasuko federazioak emandako lizentzia indarduna duten kirolari amateurrekin, beren kirol garapena ahalbait onean izateko Iruñean ostatu hartu behar badute. Nolanahi ere, azkeneko bi kasuotan, ostatu hartzearen eta mantenuaren ondoriozko gastuak beren gain hartu beharko dituzte.

Goi mailako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolaritzat (errendimenduko kirolaren mailak) hartzeko baldintzak honako arau hauetan daude bilduta: otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretua, Nafarroako errendimenduko kirola arautzen duena; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpena, Nafarroako goi mailako kirolari bihurtzeko jarraitu behar diren kirol betekizun teknikoak aldatu eta Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolari izaeraren iraunaldia arautzen duena, eta Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako errendimenduko kiroleko epaile, teknikari eta kirolariei ematen dizkien prestazioak arautzen dituena; eta Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Agindua, Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko prozedura arautzen duena.

Dena dela, goi mailako kirolarien aitorpena urtero ematen den Ebazpenaren bidez egiaztatzen bada ere (bertan jasotzen baita kasuan kasuko kirolarien zerrenda), gainerako mailei dagokienez, horien aitorpena, oraingoz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak berariaz emandako egiaztagiriaren bidez eskuratzen da. Hori horrela, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 5ean emandako 246/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako kirolarien behin betiko zerrenda onetsi da.

Nolanahi ere, deialdi honetako plazak esleitzearen ondorioetarako, goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolari izaera lortzen da, zalantzarik gabe, otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan, martxoaren 30eko 240/2015 Ebazpenean eta maiatzaren 29ko 329/2015 Foru Aginduan eskatutako betebeharrak betez. Betebehar horiek erabat objektiboak dira, eta Kirol Administrazioak ezin izanen du inolako balorazio subjektiborik egin.

Kirolari egoiliarrek egoitzaren funtzionamendu egokirako bete beharreko arauak jasoak daude martxoaren 23ko 220/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako Barne Funtzionamendurako Erregelamenduan.

Azkenik, azaldu beharra dago “Printzearen Gotorlekua” egoitzaren okupazioaren eta funtzionamenduaren ondoriozko gastuen aurrekontua egina dagoela eta sartua dagoela 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, hain zuzen ere, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako zentroei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR