36/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Julián Retegi Barbería jaunari Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea ematen diona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Julián Retegi Barbería 1954ko urriaren 10ean jaio zen Eratsunen. Retegi familiak ospea eman dio jaioterriari, buruz buruko txapeldun batzuk baititu. Frontoietan Retegi II.a izan zen. Inoizko pilotari hoberenetarikoa da, eta sarituena. Euskal pilotaren iragana eta oraina da, eta kirol horren mito bat lortutako garaipenen zerrenda luzeagatik.

16 urterekin hasi zen frontoietan, eta zaleak aho zabalik utzi zituen sasoi ona eta teknika zaindua zituelako. 1974an debuta egin zuen profesional gisa, Zarautzen. Bere lehenbiziko kirol arrakasta bigarren mailako buruz buruko txapelketa izan zen 1975ean. Horren ondorioz, lehen mailara igo zen. Arrakasten artean nabarmendu daiteke buruz buruzko txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria dela (1980tik 1988ra, baita 1990ean eta 1993an ere). 14 finaletan aritu zen, eta nagusitasunez gailendu zen laurogeiko hamarkada osoan. Pilotazaleek gogoratzen dituzte Galartza III.a pilotari nafarrarekin jokatutako norgehiagokak.

Horiez gain, binakako bost txapelketa irabazi zituen (1988., 1990., 1991., 1995. eta 1997. urteetan) eta lau t’erdiko lau txapelketa (1989., 1990., 1991. eta 1997. urteetan). 1997ko lau t’erdiko txapelketan azken txapela lortu zuen profesional gisa, 43 urte zituela, partida historiko batean, Titin III.a pilotari errioxarraren kontra 17-21 galtzen joan arren azkenean irabazi baitzuen. 2001eko irailean azken partida jokatu zuen profesional gisa.

Julián Retegik antzinako kirol hori sustatu eta zabaldu du, eta lagundu du pilota garatzen eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR