35E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Okoko Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko aldaketa, Okoko Udalak sustatua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 35E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Okoko Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko aldaketa, Okoko Udalak sustatua. Okoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin da Okoko Udal Planeko S-4 sektorean aldaketa egituratzailea egiteari buruz, zeina Okoko Udalak sustatu baitu. Txosten horrek ez dakar aldaketari erantsi beharreko determinaziorik. Ebazpen hori 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Okoko Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko aldaketa, Okoko Udalak sustatua.

2. Adieraztea ezen, egin nahi diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratuko dituela, obrak hasi baino lehen, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, jarraituko zaio Jurramendiko Mankomunitateak 2019ko ekainaren 24ko txostenean horretarako xedatutakoari.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR