35E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana. Horren bidez, behin betiko onetsi da Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, lurzoru urbanizaezineko arau partikularretako 3.1.C artikuluari buruzkoa, abeltzaintza intentsiboaren kontzeptua eta jarduera arautzeko xedea duena. Sustatzaileak Diego Madurga Calahorra eta Alberto Madurga Chivite dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tuterako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, lurzoru urbanizaezineko arau partikularretako 3.1.C artikuluari buruzkoa, abeltzaintza intentsiboaren kontzeptua eta jarduera arautzeko xedea duena. Sustatzaileak Diego Madurga Calahorra eta Alberto Madurga Chivite dira.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR