35/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko “aisialdiko etxabe” edo “pipero” deiturikoei edo antzekoei buruz, eta aldatzen duena uztailaren 15eko 34/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez maskararen erabilerarekin lotutako prebentzio neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

158. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 18a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 35/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, neurriak ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko “aisialdiko etxabe” edo “pipero” deiturikoei edo antzekoei buruz, eta aldatzen duena uztailaren 15eko 34/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez maskararen erabilerarekin lotutako prebentzio neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian. 2020ko ekainaren 20an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren erabaki bat, 2020ko ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratzen duena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen dituena, Normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Erabaki horren xedea zen prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzea COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta, orobat, gerta daitezkeen berragertze berriak prebenitzeko, behin Nafarroako Foru Komunitatean 3. fasea gaindituta eta alarma egoerak indarra galdu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 3.29 puntuak xedatzen du “Aisialdiko etxabe” edo “pipero” izeneko lokalak edo antzekoak erabiltzea baimenduta dagoela, baldin eta bermatzen bada betetzen direla desinfekzio eta higiene arau orokorrak, erabaki horren eranskineko 2.2.1 puntuan ezarritakoak, eta bermatzen bada, halaber, erabiltzaileen artean 1,5 metroko segurtasun tartea gordetzen dela.

Aipatutako erabakiaren bosgarren puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, uneko epidemiologia eta osasun egoerara egokitzen direla bermatzeko.

Une honetan, datuek erakusten dute Nafarroako Foru Komunitatean kasu positiboen igoera nabarmena izaten ari dela gazteen artean. 2020ko uztailaren 13ko asteko datuen arabera, COVID-19an positibo eman duten kasuetatik bi heren 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak izan dira, eta lagun taldeekin edo gaueko aisialdiarekin loturik gertatu dira.

Aipatutako erabakiak ezartzen du ezen, Osasun Departamentuaren titularrak, osasun arloko agintari gisa, erabaki hau aplikatzeko beharrezko neurriak hartzen ahalko dituela eta, aplikatzekoa den araudiaren arabera, eta bilakaera epidemiologikoa ikusirik, erabaki honetan ezarritakoen neurri gehigarri, osagarri edo murriztaileak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR