35/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskumen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoen artetik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

157. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 17a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 35/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskumen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoen artetik. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak aukera ematen dute kontseilariek maila bereko edo apalagoko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuei eskuordetzeko esleituta dituzten eskumenak. Eta honako hauek ezartzen dituzte: zer gai eskuordetu ezin diren eta zer araubide juridikotan egin behar den.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1 artikuluko g) apartatuan xedatzen denez, zuzendaritza nagusi bakoitzean titular bat izanen da, eta hari egokituko zaio delegatzen edo deskontzentratzen zaizkion eskumenak erabiltzea.

Ondorioz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uztea honako eskumen hauek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoak:

–Deialdien oinarriak onestea, gaikuntza ematearren Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen funtzio publikoetan aritzeko. Halaber, deialdi horietako merezimenduen baremoak eta programak onestea.

–Deialdien oinarriak onestea foru gaikuntza duten funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko xedez egiten diren merezimendu-lehiaketetan, eta merezimenduen baremoa zehaztea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR