35/2018 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onesten duena, kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoekin, lesioen prebentzioarekin eta jarduera fisikoarekin (osasunarekin duen loturari dagokionez) zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 73.1 f) artikuluan Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren eginkizun hau ezartzen da, beste batzuen artean: kirol medikuntzaren arloko ikerketa eta prestakuntza sustatzea.

Kirolaren Zuzendariordetzak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren bidez, proposamena egin du zentro horretan egonaldi beka baterako deialdia egiteko; beka erdi edo goi mailako unibertsitate tituludunei zuzenduta dago, kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoekin, lesioen prebentzioarekin eta jarduera fisikoarekin zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten. Laguntzaren iraupena, gehienez ere, 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitartekoa izanen da, berritzeko aukerarik gabe.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez, ohartu da beharrezkoa dela programa batzuk abian jartzea graduatu ondoko tituludunei ezagutza espezializatua eta esperientzia praktikoa eskaintzeko kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoaren (osasunarekin duen loturari dagokionez) aplikazioaren arloan. Horregatik, kirol zientzien arloko prestakuntzarako laguntza programa honen deialdia egin da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gazteriaren eta Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzeko prestakuntza beka baterako deialdia eta hura emateko oinarri arautzaileak onestea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko unibertsitate tituludunei zuzenduta dago beka, kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoekin, lesioen prebentzioarekin eta jarduera fisikoarekin (osasunarekin duen loturari dagokionez) zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30era arte.

  2. Prestakuntza bekaren esleipenaren ondoriozko gastuei aurre egiteko, 10.400,16 euroko gastua baimentzea (hamar mila eta laurehun euro eta hamasei zentimo). Horietatik 5.160,50 euro (bost mila ehun eta hirurogei euro eta berrogeita hamar zentimo) 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Kirol ikerkuntzarako bekak” izeneko A50002 A5130 4809 336100 partidaren kargura ordainduko dira, eta beste 5.239,66 euro (bost mila berrehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogeita sei zentimo) 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den partidaren kargura. 2018ko eta 2019ko ekitaldietan erreserbatu beharreko gehieneko zenbatekoetan 39,58 euro aurreikusi dira hilero Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuota ordaintzeko.

    Nolanahi ere, beka emanen da baldin eta horretarako egokia eta aski den kreditua badago bekaren ondoriozko betebeharrak finantzatzeko.

  3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2018ko maiatzaren 29an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan aritzeko prestakuntza beka bat emateko deialdiaren oinarri arautzaileak

  4. oinarria. Helburua.

    Bekaren helburua da unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoekin, lesioen prebentzioarekin eta jarduera fisikoarekin (osasunarekin duen loturari dagokionez) zerikusia duten ezagutza teoriko eta praktikoak lor ditzaten Nafarroako Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan arituz. Hona hemen bekaren onuradunak eskura ditzakeen ezagutzak eta prestakuntza:

    1.1. Ariketaren fisiologiari eta jarduera fisikoaren eta kirolaren biomekanikari buruzko ezagutza jasotzea eta neurtzeko teknikak ikastea, besteak beste honako hauen gainean:

    1.1.1. Gorpuzkera neurtzea balorazio antropometrikoaren bidez.

    1.1.2. Erresistentzia aerobikoa neurtzea, zehazki:

    1.1.2.1. Gehieneko potentzia aerobikoa zehaztea.

    1.1.2.2. Gaitasun aerobikoa zehaztea, zuzeneko metodoen bidez (laktatoaren odol-kontzentrazioa zehaztuz) eta zeharkako metodoen bidez.

    1.1.3. Gaitasun anaerobikoa zenbatestea.

    1.1.4. Indar muskularra neurtzea, zehazki:

    1.1.4.1. Indarra-abiadura erlazioa, indar esplosiboa eta horren aktibazio neurala zehaztea.

    1.1.4.2. Indarra zehaztea, luzatze-laburtze zikloarekin lotua.

    1.1.5. Abiadura neurtzea.

    1.1.6. Ingestio dietetikoa kuantifikatzea, metodo ezberdinak erabiliz.

    1.1.7. Kirol entrenamenduetan neurketak egitea (landa testak).

    1.2. Nutrizio arloko ebaluazioak egiteko teknikak ikastea (antropometria, dietaren azterketa, gastu kalorikoaren azterketa, banakako dietak diseinatzea).

    1.3. Kirol lesioen prebentzioari, diagnosiari, tratamenduari eta errehabilitazioari buruzko alderdiak ikastea.

    1.4. Kirol entrenamenduaren plangintzaren oinarri zientifikoei buruzko ezagutza teoriko eta praktikoa jasotzea.

    1.5. Ariketaren fisiologiaren, jarduera fisikoaren eta kirolaren biomekanikaren eta kirolaren medikuntzaren arloko ikerkuntzaren oinarriak ikastea. Horren barrenean, arlo horretako eduki jakin baten ezagutza mailaren berrikuspena dago, edo oinarrizko proiektu esperimental bat aztertu eta garatzea. Prestakuntza bekaren bukaera gisa, egonaldiaren bukaerako memoria labur bat prestatu beharko da egindako lanari buruz.

    Prestakuntza beka Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak kudeatuko du, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradudunentzat da.

  5. oinarria. Aurrekontu erabilgarria.

    Deialdi honetarako, 10.400,16 euro bideratu dira (hamar mila eta laurehun euro eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR