35/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Zubietako Udal Plan Orokorra, Zubietako Udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zubietako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

2017ko urtarrilaren 30eko idazkiaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak adierazi zuen ezen, Zubietako Udal Plan Orokorraren behin betiko onespenari dagokionez, abstenitzeko kausa baduela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 11.1 artikuluan jasotakoa, baita Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan ere.

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 11. artikuluan eta Nafarroako Gobernuaren funtzionamenduari buruzko otsailaren 24ko 39/2005 Foru Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren apirilaren 12ko 11/2017 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abstentzioa onetsi da, eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria izendatu.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Zubietako Udal Plan Orokorra, Zubietako Udalak sustatua.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR