35/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen hainbat eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, hartzaileak Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean edo departamentu horretan irakasle gisa zerbitzuak emateko aldi baterako kontratazioa egiteko indarreko zerrendetako hautagaiak direnean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioak foru dekretu edo agindu bidez ezartzen ahalko duela hainbat administrazio prozedura elektroniko erabili beharra, interesdunak, beren lanbideagatik edo gaitasun ekonomikoagatik zein teknikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik, beharrezko baliabide teknologikoetan sartu eta haiek erabiltzea bermatua duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Hezkuntza Departamentua neurriak hartzen ari da bere informazio sistemak modernizatu eta haietan sarbide elektronikoa izaten uzteko. Gaur egun, departamentuari atxikitako langileek hainbat baliabide teknologiko dituzte eskura, aukera ematen dietenak Administrazioarekin harremanak aise eta erraz izateko eta, horri esker, kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko.

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 10eko 89/2013 Foru Aginduaren bidez, ezarri zen administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen hainbat eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, hartzaileak Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean (zehazki, irakasleen lekualdatze lehiaketetarako).

Halaber, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasleen lanpostuak, aldi baterako kontratazioaren bidez, betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 55/2016 Foru Aginduaren 12. artikuluarekin bat, bidezko da deiak eta kontratuen esleipena telematika bidez egitea, Giza Baliabideen Zerbitzuak ezarriko duen prozedurari jarraikiz, ikasturtea hasi ondoren egiten diren aldi baterako kontrataziorako dei orokorretan.

Horregatik, bidezko da, prozedura telematikoa irakasleen lekualdatze lehiaketetan mantentzeaz gain, administrazio prozedura elektronikoa nahitaez erabiltzeko kasu berri bat gehitzea: irakasleen lanpostuetarako deiak eta kontratuen esleipena egitea ikasturtea hasi ondoren, dagokion deialdi publikoarekin bat. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako ezarriko duen prozedurari jarraituko zaio.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Ezartzea administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR