35/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, abenduaren 30eko 427/2013 Foru Agindua eta irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatzen dituena. Lehenengoaren bidez, “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 eredua eta aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura onetsi ziren, eta bigarrenaren bidez, balio erantsiaren gaineko zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua onetsi zen eta haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren eta, orobat, balio erantsiaren gaineko zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F-66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikorako baldintza orokorrak eta prozedura.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributu Harmonizazioari buruzko abenduaren 23ko 3/2014 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean eta abenduaren 19ko 1073/2014 Errege Dekretuaren bidez zergaren erregelamenduan (abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuak onetsia) egindako aldaketek nahitaezko egokitzapena dakarte “Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak (BEZa). Jarduera hasi aurreko jakinarazpena” izeneko F-65 ereduan eta BEZaren hileko eta hiruhileko aitorpenen F-66 eta F-69 ereduetan, hurrenez hurren.

Alde batetik, kasu berriak gehitu dira, produktu jakin batzuen entregari “subjektu pasiboaren inbertsio araua” delakoa aplikatzeko. Kasu berri horien artean, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.2. artikuluko g) letrako bigarren eta hirugarren marratxoetan aurreikusitakoek komenigarritzat jotzen dute sakelako telefonoen eta bideojokoetako kontsolen, ordenagailu eramangarrien eta tableta digitalen entregen hartzaileak identifikatzea, enpresaburuak edo profesionalak izanik horrelako ondasunen birsaltzaileak badira. Ondorio horietarako, 24 quinquies artikulua gehitu zaio balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduari eta, bertan, enpresaburu edo profesional birsaltzailearen kontzeptua eta betebeharrak jasotzen dira.

Enpresaburu edo profesional birsaltzaile horiei ezarritako betebeharretako bat da Zerga Ogasunari birsaltzaile izatearen berri eman beharra, jarduera hasieran zentsu aitorpena aurkeztuta edo, bestela, ondorioak sortuko dituen urte naturala hasi aurreko azaroan; orobat, birsaltzaile izateari uztearen berri eman beharra. Horretarako, F-65 eredua gaitu da.

Dena dela, abenduaren 19ko 1073/2014 Errege Dekretuaren lehen xedapen iragankorrak ezartzen du, 2014an enpresa edo lanbideko jarduerak egiten dituzten enpresaburuek edo profesionalek, 2015erako, urte horretako martxoaren 31 arte ematen ahalko dutela birsaltzaile izatearen berri, dagokien zentsu aitorpena aurkeztuta.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean egin diren aldaketetako beste bat bidaia agentzien araubide bereziari buruzkoa da, zerga-oinarria modu orokorrean zehazteko aukera kendu baita, halako moduan non, aipatu araubide berezia aplikagarria bada, zerga-oinarria eragiketaz eragiketa bakarrik zehazten ahalko baita. Horrexek, alde batetik, F-65 eredua aldatu beharra dakar, araubide berezi horren aipamena kentzeko, eta bestetik, F-66 eta F-69 ereduen erregistroko diseinuak aldatu beharra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR