349/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Helduentzako Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 9/1996 Foru Aginduak Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoa eratu zuen, besteak beste, txertaketa programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen laguntzeko, immunizazioaren bidez galaraz daitezkeen eritasunen egoera epidemiologikoa aztertuz, gaixotasun kutsagarriak kontrolatzeko osasun erakunde nazionalen eta nazioartekoen gomendioak kontuan hartuz, eta Foru Komunitateko txertaketen egutegia irizpide horietara egokituz.

Nafarroako Txertaketen Aholku Batzorde Teknikoak helduentzako txertaketen egutegi ofiziala sortzea proposatu dio Osasun Departamentuari, eta hartan biltzea helduak sistematikoki txertatzeko jarraibideak, bai eta zenbait baldintza kliniko edo epidemiologiko dituen jendearentzat gomendatzen diren immunizazioak ere.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Osasun Departamentuari dagozkio, besteak beste, Osasun Publikoaren arloa planifikatu eta antolatzeko eginkizunak. Esparru horretan sartzen dira osasuna babesteko jarduerak, hala nola txertaketen egutegi ofizialean ezarritako txertaketa sistematikoak.

Horrenbestez, Osasuneko zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Txertaketa sistematikoak.

Helduak txertatzeko Nafarroako egutegi ofiziala ezarri da, txertaketa sistematiko hauekin:

  1. Gripearen kontrako txertoaren dosi bat urtean, 60 urtetik gorako pertsona guztientzat.

  2. Tetanos-difteriaren (Td) kontrako dosi bakar bat emanen zaie, 65 urtetan, oroigarri gisa, adin hori betetzean lehendik tetanos kontrako txertoaren 5 dosi dokumentatuta dituzten pertsona guztiei; betiere, azken dositik 10 urte iragan badira. Azken dositik 10 urte baino gutxiago iragan badira, azken dosi horretatik 10 urteko epea betetzen den datan aplikatuko da hura.

    Tetanos-difteriaren (Td) oroitzapen dosia ematen jarraituko zaie 10 urtean behin tetanosen aurkako txertoaren bost dosi edo gehiago dokumentatuta ez dituzten lehentxertatuei, bost dosiak osatu arte.

    Lehendik osatua ez dutenei eginen zaie tetanos-difteriaren (Td) lehentxertaketa. Kasu horietan hasierako dosia aplikatuko da, 4 aste iragandakoan bigarren dosia, eta hirugarrena gutxienez ere 6 hilabeteko tartea utzita bigarrenetik.

  3. Pneumokokoaren kontrako txerto polisakarido 23-valentearen dosi bat 65 urtetan.

    2. artikulua. Gripearen kontrako txertaketa.

    Urtero jarriko zaie gripearen kontrako txertoa arrisku faktoreak dituzten 60 urtetik beherako pertsonei (foru agindu honen I. eranskinean aipatzen dira).

    3. artikulua. Kukutxeztularen kontrako txertaketa.

    Difteria-tetanos-pertusis azelularraren kontrako (dTpa) karga txikiko dosi bat aplikatuko zaie pediatria eta obstetrizia arloetan diharduten langileei, bai eta emakume haurdunei ere, haurdunaldi bakoitzaren hirugarren hiruhilekoan.

    4. artikulua. Elgorriaren, errubeolaren eta parotiditisaren kontrako txertaketa.

    1970. urtetik aurrera jaio eta elgorria, errubeola eta parotidisa nozitu izanaren ebidentziarik ez duten pertsona guztiek txerto hirukoitz birikoaren (TV) bi dosi izan beharko dituzte dokumentatuta. Hiru gaixotasunetatik edozein jasateko joera izan eta txertorik hartu ez edo dosi bakarra hartua dutenek bi dosi osatu arte immunizatuko dira, haien artean gutxienez ere 4 aste utzita.

    5. artikulua. Barizelaren kontrako txertaketa.

    Barizela izateko joera duten Nafarroako pertsona guztiek beren txertaketa osatuko dute barizelaren (V) kontrako txertoaren bi dosi dokumentatu arte, haien artean gutxienez ere 4 aste utzita.

    6. artikulua. Poliomielitisaren kontrako txertaketa.

    Basa birusak direla-eta azken urtean poliomielitis kasuak Osasunaren Mundu Erakundeari jakinarazi dizkioten herrialdeetatik datozen pertsona guztiek eta haiekin bizi direnek polio inaktiboaren kontrako txertoaren 3 dosi (0-1-6 hilabete) hartuko dituzte. Hemen kontsultatzen ahal da herrialde horien zerrenda eguneratua: http://www.polioeradication.org/Dataandmonitoring/Poliothisweek.aspx .

    7. artikulua. Gaixotasun pneumokozikoaren kontrako txertaketa.

    Nafarroan bizi diren pertsona guztiek, foru agindu honen II. eranskinean aipatzen direnek, pneumokokoaren aurkako txerto konjokatu 13-valentearen (VNC13) edo/eta pneumokokoaren aurkako txerto polisakarido 23-valentearen (VPN23) dosi bat hartuko dute.

    8. artikulua. Giza-papilomaren birusaren kontrako txertaketa.

    1992ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio eta Nafarroan bizi diren emakume guztiek, 26 urtetik beherakoek eta lehendik immunizatu ez direnek giza papilomaren birusaren kontrako txertoaren hiru dosi hartuko dituzte, aplikatzen zaien farmazia prestakinaren araberako pautarekin. Aurretik immunizatuta ez dauden 26 urtetik gorako emakumeek ere, sexualki aktiboak badira, giza papilomaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR