34/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez maskararen erabilerarekin lotutako prebentzio neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

156. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 16a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 34/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez maskararen erabilerarekin lotutako prebentzio neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisialdian. 2020ko ekainaren 20an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuaren erabaki bat, 2020ko ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratzen duena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen dituena, Normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.

Erabaki horren xedea zen prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzea COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko eta, orobat, gerta daitezkeen berragertze berriak prebenitzeko, behin Nafarroako Foru Komunitatean 3. fasea gaindituta eta alarma egoerak indarra galdu ondoren.

Aipatutako erabakiaren 1.2 puntuan xedatzen denez, maskararen erabilera nahitaezkoa izanen da ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege-dekretuaren arabera, bertan ezarri baitziren COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak. Halaber, Gobernuaren erabakiaren puntu ugaritan aipatzen da maskara erabiltzeko beharra, ezin denean bermatu pertsonen artean 1,5 metroko tartea.

Hala ere, pandemiak gure Komunitatean egun duen egoerak eta gaiaren gainean eskura dagoen ebidentzia zientifikoak erakusten digute gomendagarria dela prebentzio eta babes neurri osagarriak hartzea, hala nola bide publikoan eta kanpoko eremuetan maskarak derrigor erabiltzea (arrazoizko salbuespenak badira ere), urruntze fisikoa eta ezarritako gainerako prebentzio eta babes neurriak betetzeaz gain. Horren helburua gaixotasuna kutsatzeko aukerak minimizatzea da.

Aipatutako erabakiaren bosgarren puntuan xedatzen denez, bertan ezarritako prebentzio neurrien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa eginen da, uneko epidemiologia eta osasun egoerara egokitzen direla bermatzeko.

Erabakiak ezartzen du ezen, Osasun Departamentuaren titularrak, osasun arloko agintari gisa, erabaki hau aplikatzeko beharrezko neurriak hartzen ahalko dituela eta, aplikatzekoa den araudiaren arabera, eta bilakaera epidemiologikoa ikusirik, erabaki honetan ezarritakoen neurri gehigarri, osagarri edo murriztaileak ezartzen ahalko dituela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR