34/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Agindua eta martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzen dituena. Lehendabizikoaren bidez 270 eredua onetsi zen (“Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia”). Bigarrenaren bidez, onetsi ziren 230 eredua (“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”) eta 136 eredua “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru agindu honetan jasotako xedapenen helburua da Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legeari egiten zaizkion aipamenak egun indarra duen araudira egokitzea. Araudi hori abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea indargabetu zuen abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea da.

189/2015 Foru Agindua aldatu da, orobat, 270 eredua aurkezteko epea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 4/2016 Foru Aginduaren bidez ezarritako epera egokitzeko. Foru agindu haren bidez, urteko aitorpen informatiboen zenbait eredu Nafarroako Zerga Ogasunean aurkezteko epea ezarri zen.

Bestalde, 105/2013 Foru Agindua aldatzen da, haren 3. artikuluan jaso dadin aitorpena egiteko eta sarrera egiteko epearen luzapena balio erantsiaren gaineko zerga hilabete naturalarekin bat likidatu behar duten atxikitzaileentzat 30 egun naturalekoa izanen dela 20koa izan beharrean (luzapen hori Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.1 artikuluaren bidez egin da, zeina onetsi baitzen abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez).

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak; martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31.5 artikuluak; eta urriaren 13ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren 48 artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari ahalmena ematen diote, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren betebeharren esparruan, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko.

Bestalde, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan emandako ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbiziko artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR