339/2014 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 187 eredua onesten duena, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 2ko 17/2000 Foru Aginduaren bidez, 187 ereduak onetsi ziren, eurotakoa eta pezetatakoa, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez. Horrez gainera, 187 ereduak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian nahitaez aurkeztean erabili beharreko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi ziren. Nolanahi ere, zerga arloan nahiz inbertsio kolektiboko erakundeei aplika dakiekeen araudiaren garapenean nahiz zerga arloan urteetan izandako aldaketek ekarri dute 17/2000 Foru Aginduan aldaketa ugari egin izana, haietako azkena abenduaren 20ko 417/2013 Foru Aginduaren bidez egindakoa.

Ildo horretan, Ingurumenaren arloko fiskalitate neurriak eta tributu eta finantza arloetako beste neurri batzuk ezartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legeak aldaketa garrantzitsu bat egin dio Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeari. Horrek aldaketak ekarri ditu, halaber, Sozietateen gaineko Zerga, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen dituzten legeetan. Lege aldaketaren helburua izan da baimentzea kontu globalen sistema baten bidez Espainian eratutako inbertsio funtsetako partaidetzak barneko merkatuan salerostea, halako eran non merkaturatzearen xede den funtsaren sozietate kudeatzailean partaide direnen erregistroan agertzeko moduan egonen baitira, merkaturatzailearen izenean eta partaideen kontura, inbertsio zerbitzuak egiteko baimena duten entitateen bidez edo beste sozietate kudeatzaileen bidez, Espainiako lurraldean helbidea edo kokalekua izan, merkaturatzen diren partaidetzak. Horrenbestez, aipatutako kasuan, sozietate kudeatzaileak hemendik aurrera ez du funtsaren partaide guztien informazioa izanen, zeren haietako zenbaiti buruzkoa, edo, kasu batzuetan, sozietatearen zati bati buruzkoa, entitate merkaturatzaileen erregistroan jasoko baita; hartara, beharrezkoa da azken horiek beren gain hartzea finantzaren eta fiskalitatearen arloetan dituzten betebeharrak.

Horretaz gain, aurreko arau aldaketak direla-eta beharrezkoa da Zerga Administrazioak 187 ereduko informazioa jasotzeko modua aldatzea, helburua izanik behar bezala identifikatzea zer kasutan partaideen erregistro desberdinak egoteak (funts eta titular berari dagokionez) ekartzen duen, batetik, eskualdaketetan eta itzulketetan sortutako emaitza, sozietate kudeatzaileak edo entitate merkaturatzaileak kalkulatua, bat ez etortzea partaidearen zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoarekin, edo, bestetik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 52. artikulua aplikatuta (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) konputatu behar ez denean operazioaren emaitza, akzioak edo partaidetzak eskuratzeko egunek eta balioek bat ez egitea destinoko inbertsio sozietateak edo sozietate kudeatzaileak jasotako informazioarekin, agindu horren aplikazioaren arabera.

Hori guztia dela eta, 187 eredua arauetan egindako aldaketa horietara egokitu beharrez, eta haiek aurkezteak berez dakartzan informazio betebeharrak konplitzea errazteko eta segurtasun juridikoa bermatzeko, bidezkotzat jotzen da 187 eredu berria onestea, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

187 eredua aurkeztuta konplitzen diren informazio betebeharrei buruzko araudiari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 90.5 artikuluak, zein maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 40.6 artikuluak, zein urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen, gaitasuna ematen diote Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari atxikipenen urteko aitorpenaren eredua onesteko.

Gaikuntza bera, baina informazio aitorpenaren eredua foru aginduaren bidez garatzeari dagokionez, Pertsona Fiskoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62.22 artikuluan jasotzen da.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari dagokionez, gaikuntza horiek artikulu hauetan biltzen dira: Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 15.2 artikulua, zein uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.4 artikulua, zein martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen. Ekonomia eta Ogasuneko ministroari dagozkio, baina ulertu behar da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari dagozkiola, oinarria izanik Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Azkenik, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 187 eredua onestea.

  2. 187 eredua onesten da, honakoak aurkezteko: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzen aitorpen informatiboa, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez. I. eranskinean jasotzen da, eta diseinu fisikoak eta logikoak, berriz, ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian nahitaez aurkeztekoak, II. eranskinean jasotzen dira.

  3. Ordenagailuaren bidez irakur daitekeen euskarri batean aurkeztuko da eredua nahitaez, II. eranskinean ezarritako erregistro diseinuen arabera.

  4. artikulua. 187 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Honako hauek aurkeztu beharko dute 187 eredua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari, Sozietateen gaineko Zergari, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari dagokienez, atxikipena edo konturako diru-sarrera egitera behartuta egonda, zerga horiei buruzko legezko eta erregelamenduzko araudian xedatuarekin bat, atxikipenari edo konturako diru-sarrerari lotuak dauden errentak ordaintzen dituztenak, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten partaidetzak edo akzioak eskualdatzearen edo itzultzearen operazioen ondorioz.

    Halaber, 187 eredua aurkeztera beharturik egonen dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62. artikuluan (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia) aipatzen diren pertsonak edo entitateak, inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak xede dituzten operazioei dagokienez.

  5. artikulua. Informazioaren xedea.

    187 ereduan aitorpenaren xede izanen dira, II. eranskinean ezarritako diseinuekin bat, ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak eta inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatzearen edo itzultzearen ondoriozko emaitzak, haien gainean egindako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, halakorik balego, eta balore horiek eskuratzeko eta besterentzeko operazioak.

  6. artikulua. Aurkezteko tokia eta epea.

    187 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko edozein bulegotan aurkeztu beharko da urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik 31ra bitarte, aurreko urte naturaleko operazioei dagokienez.

  7. artikulua. Atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatzearen edo itzultzearen ondorioz eskuratutako ondare-gehikuntzen edo emaitzen gainean egin dituztenak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, establezimendu iraunkorraren bitartekotzarik gabe.

  8. Tributudunek Zerga Administrazioaren esku utziko dituzte egindako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak justifikatzeko agiriak, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 58. artikuluan aipatutako preskripzioaldiak iraun bitartean.

    Espainiako barne araudian jasotako salbuespen bat aplikatuz atxikipena edo konturako diru-sarrera egiten ez bada zergadunaren egoitzagatik, bizileku-ziurtagiri baten bidez justifikatu beharko da, zergadunaren bizilekuko herrialdeko zerga arloko agintariek luzatua.

    Informazioa trukatzeko klausularekin atxikipena ez egitearen arrazoia ezarpen bikoitza saihesteko Espainiak sinatua duen hitzarmen batean jasotako salbuespena baldin bada edo atxikipena hitzarmen horretan finkatzen diren ezarpen-mugak aplikatuta egiten bada, zerga helbidearen ziurtagiri baten bidez justifikatu beharko da. Ziurtagiri hori dagokion zerga arloko agintariek luzatu beharko dute eta bertan adierazi beharko da, berariaz, zergaduna egoiliarra dela, hitzarmenean ezarrita dagoenaren arabera.

    Aurreko bi paragrafoetan adierazitako bizileku-ziurtagiriek urte baterako balioko dute, luzatzen diren egunetik hasita.

    Zerga ordaindu eta, horrenbestez, atxikipenik egiten ez bada, errenta horren berri emateko zergadunak edo haren ordezkariak aurkeztutako zergaren aitorpenaren bidez egiaztatuko da hori.

  9. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR