331/2016 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin-behineko eta behin betiko onesten duena Desoioko Udal Plan Orokorra 3. poligonoko 908. lurzatian, La Cuesta alderdian, aldatzeko espedientea. Sustatzailea Noemí Álvarez Calleja da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Noemí Álvarez Callejak Desoioko Udal Plan Orokorrean, 3. poligonoko 908. lurzatian, La Cuesta alderdian egiturazko aldaketa egiteko espedientea aurkeztu du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak tramitatu eta ebazteko.

Aldaketaren xedea lurzati horren azpikategoria aldatzea da, "ingurumen balioagatik zaindu beharreko lurzorua" izatetik "natur ustiaketarako balioagatik zaindu beharreko lurzorua" izatera.

Sustatzaileak eskatu du departamentuak tramita dezan espedientea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Subrogazioaren eskaera onarturik eta espedientea osaturik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 23ko 235/2016 Foru Aginduaren bidez, hasiera batean onetsi zen dagokion aldaketa espedientea, eta hilabetez jendaurrean eduki zen dagokion iragarkia 2016ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abuztuaren 2an, eta entzutea emanda Desoiko Udalari.

Ikusirik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin-behineko eta behin betiko onesten da Desoioko Udal Plan Orokorra 3. poligonoko 908. lurzatian, La Cuesta alderdian, aldatzeko espedientea. Sustatzailea Noemí Álvarez Calleja da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR