33/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez arautu zen zer kasutan den nahitaezkoa baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarriaren bidez aurkeztea aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

67. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 33/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez arautu zen zer kasutan den nahitaezkoa baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarriaren bidez aurkeztea aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk. Foru agindu honen xedea da bultzada berri bat ematea administrazio elektronikoan, Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan. Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitatean administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearekin hasi zen bide hori egiten, eta aurrera jarraitu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legea berriki onetsi arte. Haren zioen azalpenean zehazten denez, “ezin da ahaztu herritarrei zerbitzua ematea dela Administrazioaren beraren existentzia justifikatzen duen oinarrizko printzipioa, haren jardueraren goiargi nagusia. Hortaz, araudi berri honek apustu egiten du administrazio elektronikoa errealitate bat izan dadin, zertarako eta Administrazioaren funtzionamendu eraginkorragoa eta arinagoa lortzeko eta herritarrentzako zerbitzua hobetzeko”.

Bestalde, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak honako hau ezartzen du atarian: “Gaur egungo ingurumarian, izapidetze elektronikoa ezin da oraindik izan prozedurak kudeatzeko modu berezi bat; administrazioen ohiko jarduketa-modua izan behar du. Izan ere, paperik gabeko administrazio batek, funtzionamendu erabat elektronikoan oinarriturik, efikazia- eta efizientzia-printzipioak egokiago zerbitzatzeaz gain, kostuak aurrezten baitizkie herritar eta enpresei, interesdunen bermeak indartu ere egiten ditu. Hain zuzen ere, dokumentazioa eta jarduketak artxibo elektroniko batean izateak erraztu egiten du gardentasunerako betebeharra konplitzea, aukera ematen baitu interesdunei unean uneko informazio bizkorra eta eguneratua eskaintzeko”.

Horretaz gain, azken urtean, osasun krisiak agerian utzi du administrazio elektronikoa bizkorrago ezarri beharra, administrazioaren eta herritarren arteko harremanak bideratu eta errazteko tresna den aldetik.

Administrazio elektronikorainoko prozesu horretan, foru agindu honek 1. artikulua aldatzen du uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan, handiagoa izan dadin aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk Internet bidez aurkeztu beharra aplikatzeko eremu subjektiboa. Hala, honako hauek dira Internet bidez bide elektronikoa erabiliz aurkeztera behartutako pertsona berriak: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearekin bat, enpresaburutzat edo profesionaltzat hartuta dauden pertsona fisikoak. Nolanahi ere den, aurkezpenak nahitaezkoak izanen dira, bakarrik, haien enpresaren edo lanbidearen jarduerari lotuta egiten badira.

2. artikulua ere aldatzen da 132/2009 Foru Aginduan. Izan ere, identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoaren sistemak ezartzen dira zergapekoek bide elektronikoak erabiliz aurkez ditzaten aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk.

Orobat, foru aginduak hamar azken xedapen ditu, aitorpen eredu batzuk aldatzen dituztenak aukerarik izan ez dadin inprimatutako paper bidez aurkezteko.

Azken xedapenetako hamaikagarrenak, aldiz, zehazten du foru aginduak indarra hartuko duela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta ondorioak izanen dituela 2021eko apirilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpen-likidazio, autolikidazio, urteko aitorpen-laburpen, informazio-aitorpen, komunikazio eta beste agiri batzuetarako.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren eskumena xedapen hauetan jasotako gaikuntzen ondorio da: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan bide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan eta zenbait tributuri buruzkoetan, zerga-aitorpenak aurkezteako moduari dagokionez.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Agindua aldatzen da. Haren bidez arautu zen zer kasutan den nahitaezkoa baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztea aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk.

Uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat.–Gaztelaniaz, izen berri hauek ematen zaizkie 1., 2., 3. eta 4. artikuluei: 1, 2, 3 eta 4.

Bi.–1. artikulua.

“1. artikulua. Interneteko bide elektronikoak erabiliz nahitaez aurkeztea aplikatzeko eremua.

1. Ondotik zehazten diren zergapekoek nahitaez erabili beharko dute Interneteko bide elektronikoen bitartez aurkezteko modua, baldin eta kasu bakoitzean aurkezteko modalitate hori badago, aitorpen-likidazio, autolikidazio, urteko aitorpen-laburpen, informazio-aitorpen, komunikazio eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri guztietan:

1.–Pertsona juridikoak.

2.–Nortasun juridikorik gabeko entitateak.

3.–Identifikazio fiskaleko zenbakiaren lehen gakoa N edo W dutenak.

4.–Enpresaburutzat edo profesionaltzat hartutakoak, bat etorriz Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 5. artikuluan xedatutakoarekin.

Aurkezpen hori nahitaezkoa izanen da, bakarrik, haien enpresaren edo lanbidearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR