33/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen dituena. 27/2009 Foru Aginduak balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen. 231/2013 Foru Aginduaren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren; eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

50. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 33/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen dituena. 27/2009 Foru Aginduak balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen. 231/2013 Foru Aginduaren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren; eredu horiek erabili behar dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko. 2019. urtean lantzen ahal diren aldaketa teknikoak itxi ondoren, foru agindu honen bidez onesten dira 189 ereduari dagozkion egin gabeko aldaketak. Horrela, aipatu ekitaldiko informazio adierazpenekin lotutako aldaketa multzoa osatuko da.

Foru agindu honen lehen artikuluak aldatu egiten du Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 27ko 27/2009 Foru Agindua. Foru agindu horrek balore, aseguru eta errentei buruzko urteko informazio aitorpenaren 189 eredua onetsi zuen, eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri zituen, zergadunari, bere baloreen zorroari dagokionez, laguntza emateko sistema berrien funtzionamendu egokirako eskatzen den informazioari egokitzeko.

Horretarako, lehenik, “MERKATU GAKOA” izeneko eremua aldatzen da, bereizteko Europar Batasuneko atzerriko balio-merkatuak eta atzerriko gainerako herrialdeetako balio-merkatuak.

Bigarrenik, “BALOREEN KOPURUA” izeneko eremua aldatzen da, horiek zenbatzeko formula “Finantza-aktiboekin eta bestelako balore higigarriekin egindako eragiketen urteko aitorpena” izeneko 198 ereduarekin homogeneizatzeko, aitortuak guztira dituen tituluak aitortzearren.

Azkenik, eremu berri bat gehitzen da, “TITULARTASUNAREN GAKOA”, bereizteko titular-jabe osoa eta aipatu informazio adierazpenaren xede diren balioen jabe soila.

Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ez-egoiliarren errentaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR