33/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko jabeen 4 erkidegotarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

10. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 33/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko jabeen 4 erkidegotarako. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze arloan egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 128 etxebizitzarentzat, 4 ataritan banatuak, Iruñeko Txantrea auzoan. Hauek dira:

–Fermin Daoiz kalea, 2, 4 eta 6 zenbakiak.

–Zildotz kalea, 2 zenbakia.

Joan den mendeko 70eko hamarkadan egindako eraikinak dira denak. Berokuntza sistema zentralizatua dute, Orvina III osatzen duten dorre guztiei beroa ematen diena.

Eraikinen garaierari dagokionez, beheko solairua + 8 solairu dituzte. Beheko solairuan, merkataritzako lokalak daude, eta gainerakoetan, etxebizitzak. Eraikin guztiek eraikuntza-tipologia bera dute: lau etxebizitza solairu bakoitzean, eskailera-nukleoaren eta igogailuaren bidez lotuak daudenak. H moduko oina osatzen dute, kanpora begirako bi patio irekirekin.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta falta diren eraikinak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra betetzat jotzen dira, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR