33/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, martxoaren 10eko 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikorako sistema (NELIGS-SIGPAC) eta ezarri ziren hura Nafarroan kudeatzeko arauak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 68. artikuluak kudeaketarako sistema integratuaren elementuen artean, nekazaritzako lurzatiak identifikatzeko sistema aipatzen du. 70. artikuluak dioenez, identifikazio sistema hori Batasuneko kide diren estatuek ezarri behar dute, katastroko agiriak edo mapak edo bestelako baliabide kartografikoak oinarritzat harturik, informazio geografikorako sistema informatikoetan erabiltzen diren teknikak baliatuz.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez arautu zen nekazaritzako lurzatien informazio geografikoko sistema (NELIGS) eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduak larre iraunkorren definizio berria ezarri zuen. Definizio hau abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuaren bidez igaro zen araudi nazionalera; eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 17ko 142/2018 Foru Aginduaren bidez (martxoaren 10eko 90/2015 Foru Agindua aldatzen duena) igaro zen foru araudira.

Beste alde batetik, Batzordearen maiatzaren 18ko 2018/746 (EB) Erregelamenduak teknologia berriak erabiltzeko aukera sartu zuen lurraren gaineko ikuskapen fisikoak gutxiagotzeko, hauek datu egokiak ematen badituzte nekazaritza-azaleretan egindako jarduerei buruz, baita frogak onuradunek ematen dituztenean ere, agintaritza eskudunak hala eskatuta. Hauek dira aipatzen diren teknologia berriak: eskifaiarik gabeko aireontzien sistemak, argazki geoetiketatuak, GNSS hargaluak EGNOS eta Galileorekin, Copernicusen Sentinel sateliteek bildutako datuak eta beste batzuk. Horregatik, beharrezkoa da NELIGS (SIGPAC) aldatzeko eskaerak justifikatzeko dokumentazioa doitzea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamendua argitaratu eta gero, kontuan hartu behar dira LOKak (CAP) gaurkotzerako ondorioak lehen aldiz deklaratu diren esparruetan. Esparru hauek, berez, atxikia daukate LOK 0 bat. LOK 0 daukaten esparru hauen berrazterketarako, eta beren balizko onargarritasuna kontsideratzeko, bidezkoa da baieztatzea ea esparru horietan nekazaritzako jardueren baldintzak betetzen ote diren. Larre-esparru bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR