33/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 29koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzaren Ekintza Lantaldea sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan, 3. artikuluan, departamentuaren antolaketa orokorra arautzen da, eta, 1. lerroaldeko c) letran, zehazki, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza jasotzen da.

Foru dekretu horren 29. artikuluan adierazten denez, organo horren eginkizunak hauek dira:

  1. Europar Batasunaren aurrean Nafarroaren interesak ordezkatzea, eta horiek sustatu eta babestea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuei esleitutako eskumenak galarazi gabe.

  2. Espainiako Erreinuak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorrarekin eta Espainiako beste autonomia erkidego batzuen bulegoekin edo beste estatu kide batzuetako antzeko entitateekin lankidetzan aritzea, Bruselan kokatuak daudenekin.

  3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Batasuneko erakundeen arteko harremanak koordinatzea, Nafarroarentzat interesekoak diren proiektuen eta programen jarraipena egiteko.

    Bruselan egoitza dute Europako edo nazioarteko 1.500 erakundek baino gehiagok, 160 enbaxadak eta Europako lanbide elkarte eta federazio gehienek. Horrez gain, Brusela munduko prentsa zentro handienetako bat da, eta bertan aritzen dira atzerriko 60 banketxetik gora, nazioarteko 1.700 enpresa, nazioarteko 300 abokatu kabinete eta aholkularitza-etxe, bai eta nazioarteko 21 eskolatik gora ere.

    Europar Batasuneko eskualdeek eta hiri nagusiek ere ordezkaritza bulegoak dituzte Bruselan. Nafarroaren kasuan, Gobernuaren Ordezkaritza dago Bruselan, 129/2015 Foru Dekretuan zehaztutako eginkizunak dituena; laburtuta, hauek dira: ordezkaritza instituzionala, sareetan parte hartzea Europan proiektuak eta harremanak egiten laguntzeko, eta, hirugarrenik, eskualdea kanpoan sustatzeko politikari sostengua ematea.

    Ekintza instituzionalari dagokionez, beharrezkoa da aipatzea Eskualdeetako Lantaldea Europar Batasunaren Tratatuak sortutako erakunde bat dela, erregioetan eta hirietan ondorioak dituzten Batasuneko legeen garapenean eragiteko helburuarekin. Nafarroaren ordezkaritza lehendakariak betetzen du erakunde horretan. Ez da ahantzi behar, halaber, Europako Parlamentuarekin komunikazio ona eta zuzena izatea oso garrantzitsua dela, bai eta Europar Batzordearekin ere, Batzordea baita Europako aurrekontua betearazten duena, Tratatuaren arabera.

    Bestalde, azpimarratu behar da Bruselan sare eta erakunde ugari daudela Europar Batasuneko funtsak haien kideei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR