327/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, zeinaren bidez sortzen baita Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa eta onesten baitira haren estatutuak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espainiako Konstituzioaren 48. artikuluak botere publikoei manatzen die susta dezatela gazteriak parte-hartze libre eta eraginkorra izatea garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean. Bere aldetik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44.18 artikuluak gazteentzako politikaren arloko eskumen esklusiboak ematen dizkio Nafarroako Foru Komunitateari.

Xede horrekin sortu zen, 1991n, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa, eskumenak zituena gazteriaren arloan Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. 2007. urtean, eta irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, sortu zen Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa, zeinak iraun baitzuen gazteriaren arloko eskumen berariazkoekin 2012. urtea arte. Urte hartan, haren eskumenak bere gain hartu zituen berriz ere Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, eta gaur arte arautu da abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez.

Nafarroako gizarteak azken urteetan sufritu dituenez krisi ekonomikoa eta aldaketa estrukturalak, botere publikoak beharturik daude aurre egitera aldaketa prozesu horietan sortutako erronka eta aukera berriei, zuzenean eta nabarmen eragiten baitiete gazteei, eta, hala, jokaleku sozial berri bat eratu da, behar berriak dituena, eta behar horiei heldu behar zaie modu transbertsalean, parte-hartzearekin eta koordinatuki. Bestalde, hain askotarikoak dira gazteen egoerak eta behar dituzten erantzunak, non gazteen arloko politikak ezarri behar baitira politika sozial publikoen ardatz nagusian. Hala, sendotze sektorialak, ekintzen dibertsifikazioak eta politika moten arteko osagarritasunak eraman gaituzte gazteriako organismoak lekuz aldatzera: nolabaiteko bazter administratiboetatik politika publikoen zentraltasunera.

Horrenbestez, komenigarritzat jo da erakunde autonomo berri bat sortzea, Nafarroako Gazteriaren Institutua izenekoa, gazteriaren gaiari heltzeko berariaz, eta erakunde horrek ahalbidetuko du, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren menpe egonik, lan transbertsala, Nafarroako Foru Komunitateko gainerako Administrazioarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura, eta, 2. artikuluan, xedatzen du ezen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari dagokiola gauzatzea Nafarroako Foru Komunitateak dituen eskumenak honako arlo hauetan, besteak beste: gazteriak gizartean parte-hartze aktiboa izateko politika zeharkakoak garatzea, eta gazteak elkartzeko eta gazteriaren sormena eta ekintzailetza bultzatzeko politikak sustatzea. Azkenik, urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa, 3. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gazteriaren Institutua txertatuko dela aipatutako departamentuaren egituran.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, zeinak hizpide baititu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala, ezartzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola erakunde publikoen estatutuak onestea.

Foru dekretu honek xede du Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzea eta haren estatutuak onestea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko azaroaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

  1. artikulua. Sortzea eta xede orokorrak.

    Sortzen da Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa. Haren xede orokorra da gazteen eskubideak babestea, eta, hartarako, gazteek libre eta eraginkorki parte hartzea garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean, modu transbertsalean jardunez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeetan. Hori dena, indarreko araudiaren esparruan.

  2. artikulua. Estatutuak onestea.

    Onesten dira Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, zeinak erantsi baitira foru dekretu honen eranskin gisa. Nafarroako Gazteriaren Institutuak bere gain hartuko ditu egungo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eskumenak.

    Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Hasierako Jarduketa Plana.

    Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Hasierako Jarduketa Plana da Nafarroako Gobernuak onesten duena foru dekretu honen data berean hartutako erabakiaren bidez. Planaren testua espedienteari erantsi zaio.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lege aipamenak.

    Indarreko araudian egiten diren aipamen organiko eta funtzionalak, eragiten dietenak foru dekretu honetan esleitutako eginkizunei, ulertuko da egiten zaizkiela foru dekretu honetan bertan araututako organo eta unitateei.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak.

    Berresten da, hasieran egindako baldintza berberetan, Gazteentzako Programen eta Entitateekiko Harremanen Ataleko buruaren izendapena.

    Xedapen iragankor bakarra.–Administrazio unitateen iraupena.

    Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Indargabetu egiten dira foru dekretu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

    Azken xedapenetako lehena.–Erregelamendua garatzeko ahalmena.

    Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren xedapenak eman ditzan foru dekretu hau garatzeko eta betetzeko.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

    Iruñean, 2019ko azaroaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

    NAFARROAKO GAZTERIAREN INSTITUTUAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera eta eskumenak

  3. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Gazteriaren Institutua da administrazio izaerako erakunde autonomo bat, nortasun juridiko propioa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak betetzeko.

  4. artikulua. Atxikipena eta tutoretza.

    Nafarroako Gazteriaren Institutuak, bere helburuak betetzeko, men egin behar die Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak ematen dituen jarraibideei, plangintza eta politika orokorrari dagokienez. Departamentu horren esku gelditzen dira Institutua kontrolatzeko eta haren tutoretza egiteko ahalmenak, esleitzen zaizkionak estatutuetan, foru legerian eta administrazioaren ordenamendu juridikoan.

  5. artikulua. Eskumenak.

  6. Eskumen hauek dagozkio Nafarroako Gazteriaren Institutuari:

    1. Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkionak, eta, bereziki, gazteen arloko politika publikoak planifikatzea, sustatzea eta ebaluatzea, ikuspegi bikoitza erabiliz: berariazko ekintzak garatzea eta zeharkakotasuna aplikatzea gazteriaren arloan.

    2. Koordinatzea Nafarroako gazteriari eragiten dioten eta Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak diren gaiak, eta Gobernuak agintzen ahal dizkion bestelakoak.

    3. Berariazko legeriak erakunde autonomoei esleitzen dizkienak arlo hauetan: ondarea, kontratuak, aurrekontuak, kontabilitatea, finantza kontrola eta langileria.

  7. Eskumen horiek garatzeko, honako eginkizun hauek izanen ditu Nafarroako Gazteriaren Institutuak:

    1. Bultzatzea eta kudeatzea gazteriaren arloko zerbitzu eta programa berariazkoak, eta haien jarraipena egitea.

    2. Zuzentzea eta kudeatzea laguntza eta dirulaguntzetarako programak.

    3. Aholkuak eta informazioa ematea bere eskumenekoak diren arloen gainean, bat etorriz estatutu hauetan xedatutakoarekin.

    4. Egitea gazteen arloari buruzko txostenak, eskatzen dizkiotenak Nafarroako Gobernuko departamentuek nahiz bestelako administrazio publikoek, eta gauzatzea Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR