324E/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez profesionalak gaitzeko prozedura ezartzen baita, aho-hortzak zaintzeko zerbitzuak eman ditzaten Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan (PADI), Nafarroan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

271. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 324E/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez profesionalak gaitzeko prozedura ezartzen baita, aho-hortzak zaintzeko zerbitzuak eman ditzaten Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren esparruan (PADI), Nafarroan. Abenduaren 28ko 249/2011 Foru Dekretuak arautzen du Nafarroako Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa. Eta hark xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bermatu behar du Nafarroan bizi diren 6 urtetik 15era bitarteko haurren aho-hortzetako osasun laguntza oinarrizkoa, zeina doakoa izanen baita.

Foru dekretu horren 1. artikuluarekin bat, Nafarroan honako hauek artatzen ahalko dituzte Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programaren onuradunak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko odontologo nahiz estomatologoek, edo sektore pribatukoek, baldin eta horretarako ituna egina badute.

Sektore pribatuak, orain arte, programa horretako arreta-zerbitzuak eman ditu esparru-akordioen babesean eta kontratazio publikoko arauei jarraikiz adjudikatutako kontratuen bidez. Prozedura horretan, bere burua eskaintzen zuten interesdun guztiak hartzen ziren, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen bazituzten. Ez zen ezartzen eskaintzak alderatu edo balioztatzeko irizpiderik; ez zen mugatzen adjudikaziodunen kopurua, eta adjudikaziodun berriak sartzen ahal ziren esparru-akordioaren indarraldi osoan zehar. Sistema hori, alabaina, ez zaio ongi egokitzen kontratu publikoaren definizioari, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak ezarri duenaren arabera.

2014/24/EB Zuzentarauak 4. kontuan hartuzkoan ezartzen du ezen, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten operadore guztiek zeregin jakin bat egiteko baimena dutenean inolako hautapen-sistemarik egon gabe, horrelako egoerak ez direla berez kontratazioak, baizik eta baimen-araubide soilak.

Beste alde batetik, 2014/23/EB Zuzentarauak 54. kontuan hartuzkoan onartzen duenez –gizarte, osasun eta hezkuntzako zerbitzuei dagokienez eta aintzat hartuta horiek zerbitzu delikatuak direla–, agintari publikoek askatasuna dute zerbitzu horiek beraiek emateko edo zerbitzu horiek emakidarik egin gabe antolatzeko, esaterako, horien finantzaketa sinple bat eginez. Beste aukera bat da operadore ekonomiko guztiei lizentziak eta baimenak ematea, baldin eta betetzen badituzte botere edo entitate adjudikazio-emaileak aldez aurretik jarritako baldintzak, muga edo kuotarik ezarri gabe; horretarako, agintari publikoek behar adinako publizitatea egin behar dute, eta errespetatu behar dituzte gardentasunaren printzipioa eta diskriminaziorik ezaren printzipioa.

Azkenik, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak gure ordenamendua egokitu zuen aipatutako araudi europarrarekin bat egin zezan, eta 7.1 j) artikuluan, osasun-zerbitzuak emateko sistema hau bere aplikazio-eremutik kanpo utzi zuen.

Horren ondorioz, foru agindu honen bidez prozedura eraginkor bat ezartzen da, gardentasuna eta tratu-berdintasuna bermatzen dituen bat. Prozedura horrek sektore pribatuko profesionalei aukera ematen die gaikuntza eskuratzeko, aho-hortzak zaintzeko zerbitzua eman dezaten Nafarroako Haurren Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programan sarturik, ezartzen diren baldintza eta betekizunekin, eta zerbitzua kalitatez emateko bermeekin.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da prozedura bat ezartzea, estomatologiako mediku...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR