320/2016 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadun izateko azkenean 11 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatutzat ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 389/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadun izateko 7 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 909/2015 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordearen ordezkariak izendatu ziren, epaimahaian parte hartzeko. Ebazpen hori 2015eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1174/2015 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2015eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2848/2015 Ebazpenaren bidez, deialdia handitu zen 3 lanpostu gehiago sartuta, eta abenduaren 14ko 2965/2015 Ebazpenaren bidez, lanpostu bat gehiago sartu zen.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 11ko 43/2016 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 15 egun naturaleko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Arestian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadun izateko 11 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura bukatzea, eta lanpostu huts hauek esleitzea:

    María Idoya Glaría Aznárez andreari 9826 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikia.

    María Pérez Leoz andreari 6878 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

    María Adela Alonso de Mur andreari 1084 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

    Ana Martínez Cía andreari 7738 zenbakiko lanpostu hutsa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR