320/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko golardoen 2015eko deialdia arautzeko oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua sortu zenetik, Espainiako Konstituzioaren 48. artikuluan ezarritakoa betearaztera jo du, artikulu horren bidez botere publikoen esku uzten baita gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean parte-hartze libre eta eragilea izateko baldintzak sustatzea.

Gazteriari buruzko apirilaren 1eko 11/2011 Foru Legearen 6.4 artikuluak adierazten duenez, “gazteriaren arloan eskuduna den departamentuak aitortzen ahalko du, publikoki, pertsonek, taldeek, erakundeek edo instituzioek, publikoek zein pribatuek, egindako lanaren eredugarritasuna, betiere lan horrek gazteen parte-hartzea, autonomia eta bizi kalitatea bultzatzen baditu. Gazteriaren arloko sari eta golardoak emanen dira horretarako”.

Apirilaren 6ko 125/1998 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko golardoak sortu ziren. Horren azken xedapenetako lehenak ahalmena ematen dio arlo horretako kontseilari eskudunari hura garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

2015ean gazteriaren arloko golardoak emateko prozedura arautu eta artikulatzeko asmoz, beharrezkoa da sari horiek emateko deialdiaren oinarriak ezarriko dituen foru agindu bat onestea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko golardoen 2015eko deialdia arautzen duten oinarriak onestea; I. eranskinean ageri dira.

  2. Foru agindu hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Plangintzaren eta Gazteriaren Behatokiaren Atalera eta Gizarte Politiketako Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

    1. ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko golardoen 2015eko deialdia arautzen duten oinarriak

  4. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko gazteriaren arloko golardoak 2015. urtean emateko araubidea ezartzea.

  5. Helburua.

    Golardoen helburua norbanakoen edo taldeen lana eta ibilbidea goraipatzea da. Hortaz, sarituak Nafarroako gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR