32/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua onesten duena tributazioa zerga-kontsolidazioaren araubidean egiten duten talde fiskalentzat, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 32/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte hasitako zergaldietako sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua onesten duena tributazioa zerga-kontsolidazioaren araubidean egiten duten talde fiskalentzat, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dituena. Zerga-kontsolidazioaren araubidea Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen VIII. tituluko VII. kapituluan dago arautua.

26/2016 Foru Legearen 99.1 artikuluan zehazten da ezen, talde fiskalak, tributazio araubide hori aukeratzen dutenean, zergaren zergaduntzat hartuko direla.

Aipatu foru legearen 99.2 artikuluak xedatzen du talde fiskalaren entitate ordezkariak zerga-kontsolidazioaren araubideak sortutako zerga arloko betebehar materialak eta formalak bete beharko dituela eta talde fiskalaren entitate ordezkaria entitate nagusia izanen dela Espainiako lurraldeko egoiliarra denean, edo talde fiskalak izendatzen duen entitatea, entitate nagusia izateko baldintzak betetzen dituen eta Espainiako lurraldeko egoiliarra den entitaterik ez dagoenean taldean.

Uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen du Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan eta, gaien artean, besteak beste, jorratzen du teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzea eta hobetzea, tributuen aplikaziorako, Nafarroako Foru Ogasunaren esparruan; helburuak dira, batetik, zergapekoei erraztea zerga-betebeharrak (bai materialak bai formalak) betetzea; bestetik, haien eskubideak eta bermeak errespetatzea, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzea.

Beraz, Nafarroako Foru Ogasunak aitorpenen aurkezpen elektronikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik zergapekoek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabiltzeko aukera izatea Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide elektronikoa izan dadila sistema bakarra 220 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.

Foru agindu honetan Internet bidezko aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, zehazten dira Nafarroako Foru Ogasunak prestatu duen laguntza-programa erabiltzen ez duten zergadunek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek izan beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR