316/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 129/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 129/2008 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zuen.

Arau horren lehenbiziko atalak lan eremuak ezartzen ditu aldez aurreko barne egokitzapen prozesuak egiteko. Eremu horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren unean uneko egitura organikoaren arabera definitzen dira. Berriki argitaratu da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua, eta Osasunbideko egitura aldatzen duenez, 192/2008 Foru Agindua aldatu behar da, lehenbiziko atalean ezartzen diren lan eremuak eguneratzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 129/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 28ko 129/2008 Foru Aginduaren lehenbiziko atalaren lehenbiziko puntua aldatu da eta honela idatzita agertuko da:

“1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapen prozesuak egiteko, hauek izanen dira lan eremuak:

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo zentralak.

–Nafarroako Ospitalegunea, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua barne.

–Tuterako Osasun Barrutia, ondokoak hartzen dituena: Reina Sofia Ospitalea, Osasun Mentaleko Zentroa, Tuterako mendebaldeko, Tuterako ekialdeko, Valtierra-Cadreitako, Corellako, Cintruénigoko, Cascanteko eta Buñuelgo osasun eskualde oinarrizkoak eta ospitalez kanpoko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR