31/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Justizia Kontseilua sortu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

104. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 6a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 31/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Justizia Kontseilua sortu zen. Azaroaren 30eko 361/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua sortu zen. Hala ere, aholkularitza organo horrek ez du jardunik izan 2011tik. Azaroaren 11ko 82/2020 Foru dekretuaren bidez, Nafarroako Justizia Kontseilua sortu zen, helburu honekin: parte hartzeko eta lankidetzarako foro bat aktibatzea, justiziako gizarte zerbitzua ematean inplikaturik dauden sektore guztiek bide bat izan dezaten erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzeko, eraginkortasunez.

Nafarroako Justizia Kontseiluak garai bateko Justiziako Aholku Kontseiluaren eginkizun berberak ditu, eta kideak ere berberak dira, alegia: Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria, nahiz eta orain kontseiluko lehendakarikide lanak egiten ez dituen, eta Nafarroako Botere Judizialeko gobernu organoetako kide diren bi pertsona, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak izendatu beharrekoak.

82/2020 Foru Dekretua onetsi ondoren, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txosten juridiko bat igorri du, non iruzkin batzuk egiten baitira botere judizialak organo horretan dituen kideen parte-hartzeari buruz. Iruzkin horiek kontuan harturik, eta parte-hartze hori erraztu nahian, foru dekretu hura aldatzen da, azpimarratuz Nafarroako Justizia Kontseilua kontsulta organo bat dela eta botere judizialaren ordezkari gisa parte hartzen duten pertsonek borondatez parte hartzen dutela bertan. Parte-hartze hori Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin berariaz sinatuko den hitzarmen baten bidez artikulatuko da.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko apirilaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen duen azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretua aldatzea.

Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen duen azaroaren 11ko 88/2020 Foru Dekretua honela aldatzen da:

Bat. 1. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita gelditzen da:

“1. Nafarroako Justizia Kontseilua sortzen da lankidetza, azterketa, eztabaida, partaidetza eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR