31/2020 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 31/2020 FORU DEKRETUA, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Gainera, osagarri batzuen esleipena aldatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoaren zenbait lanpostutan.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko apirilaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

–Enpresa Zientzietako diplomadunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 7168 eta 8472 zenbakia dutenak.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Osasun Mentala:

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IIB-Ermitagaña Sektorean duena, eta plantilla organikoan 62445 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61215, 61220, 61242, 61635, 61933, 61993, 62035, 62065, 62085, 62461, 62516, 64725 eta 65659 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko ID-Antsoain Sektorean duena, eta plantilla organikoan 61694 zenbakia.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 61376...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR